DANTZA SORTZAILEA ATELIERRA

Bidaltzailea 22,73 € to 27,27 €
  ×
EZ-BAZKIDE_DANTZA SORTZAILEA
30,00 € 27.27 EUR

2025-26 DANTZA SORTZAILEA ATELIERRA

 HAURRENTZAKO ATELIER ESKAINTZA 

·

🗓️ DATA/ORDUA:

Urriaren 9tik - ekainaren 18ra




Eguenetan 17:15-18:15

 📍 LEKUA:

Faktoria, Laudio

👤 ADINA

2021-2016 urte bitartean jaioak


🎫 PREZIOA:

- Bazkideek: 25€
- Ez bazkideek: 30€


INFORMAZIO GEHIAGO

Mariarekiin batera gorputza mugitu eta astinduko dugu Atelier honetan.

Musikarekin eta gorputzarekin gozatzeko Atelierra izango da. Ez da dantza ikastaro bat, dantza eta gorputza erabili egingo dira jolasteko, ondo pasatzeko eta musikaz gozatzeko.

Gorputza tresna bat izango da, helburua ez da dantza bat ikastea, ikastaroaren prosezuaren baitan gorputzaz gozatzea eta gure gorputza ezagutzea baizik.

.

 HEZITZAILEA 

MARIA ITURBEK Dantzerti (Euskadiko Arte Dramatikoen Goi Mailako eskola) eskolan, arte dramatikoa ikasten du. Txikitatik antzerkia egiteaz gain, balleta eta dantza garaikidea egin izan ditu. 

Gorputz adierazpenaren pasioz txikitatik bizi du, dantza eta antzerkia ustartuz. Interes handia du antzerki fisikoaren adarrean, eta gorputz adierazpenarekin jolastea eta esperimentatzea oso garrantzitsua da berarentzat.

Bere hitzetan, disziplinartekotasuna funtsezkoa da.


OHARRAK

-IZEN-EMATEA: Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea eta matrikula ordaintzea. Digitalki zailtasunak izanez gero, Faktoriara bertaratu eta harrera puntuan dagoenak lagunduko zaitu.Ate irekiak frogatzeko dira, ez zaitu apuntatzera lotzen.

- TOKI KOPURUA: Inskripzioa toki kopurua baino gehiagok osatuz gero, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat (tokia konfirmatzean bideratuko da ordainketa, eta orduan bukatuko da izen-emate prozesua).

IKASTURTE OSOA: Saioak urritik ekainera izango dira. Egutegia eskola egutegiaren arabera antolatuko dugu. Izena ematen duenak ikasturte guztian parte hartzeko konpromisoa hartzen du.
IZEN-EMATEA BERTAN BEHERA UZTEA: Ikastaroa hasi eta gero utzi nahi dutenek, Faktoriako koordinatzaileari jakinarazi beharko diote hilabete bateko epearekin, beraien izen-ematea eta ordainketa hurrengo hilabetean bertan behera uzteko.
PREZIOA: Prezioa ikasturte guztirako kalkulatua dago, beraz, ez da saioka kobratuko. 

Ordainketa hilabeteka zatikatzeko aukera egongo da. Hilabetero berdina ordainduko da, hilabete horretako saio kopuruak kontuan hartu gabe.  

TALDEA OSATZEKO PARTAIDE KOPURUA: Taldea osatzeko 8-10 lagun behar dira, bestela ez da saiorik emango.


☎️ HARREMANETARAKO

Telefono zenbakia (Aritz): 693 85 53 12

Arreta ordutegia: 9:00-14:00 eta 17:00-20:00


FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA

Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.

Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!

Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.

FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA

Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.

Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .

Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:

688 64 79 42 telefonoan gaude..


    DATOZEN GERTAKIZUNAK:


    Upcoming Events
    Date & Time
    osteguna
    2025(e)ko urriaren 9(a)
    Start - 17:15
    osteguna
    2026(e)ko ekainaren 18(a)
    End - 18:15 Europe/Madrid
    Kokapena

    (Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

    Errotari kalea 4-8 pabilioia.
    01400 Laudio/Llodio
    Euskal Herria
    +34 946 56 85 54
    +34 688 64 79 42
    faktoria@aiaraldea.eus
    Ikusi mapan
    Antolatzailea

    (Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

    +34 946 56 85 54
    +34 688 64 79 42
    faktoria@aiaraldea.eus
    SHARE

    Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.