Geroa argituz, bagoaz

ZER DA F2030? 

Zer da gogoeta estrategikoa?

Gogoeta estrategikoa 2030 bitarte Aiaraldea Ekintzen Faktoriak  jarraitu beharreko norabide estrategikoa definitzeko prozesu komunitarioa da. Prozesuak hiru fase nagusi ditu:


ANALISI FASEA n hamabost urte hauetan egindakoa zentzu askotan  aztertu dugu, 2015ean eginiko AIARALDEA 2020 Gogoeta Estrategikoari jarraiki. 


# LABORATEGI FASEA n,  orain   Aiaraldea Ekintzen Faktoriak hurrengo bost urteetan egin beharrekoak eztabaidatu eta zirriborratuko ditugu! (2025 API-UZT bitartean).


# ERREDAKZIO ETA GAUZAPEN  FASEA n, hartutako erabakiak lurreratu eta gauzatzeko ekintza planak osatuko ditugu (2025eko irailetik aurrera), gerora ebaluatu eta dagokionean eguneratzeko!


F2030 FASEAK 

LABORATEGI FASEAREN hastapenetan aurkitzen gara orain. Fase honek 2025eko martxotik irailera arte iraungo du. Uztailetik irailera erredakzio fasea abituko dugu, laborategi fasean eztabaidatutakoetatik F2030aren lehengo dokumentuei forma emanez. Irailetik aurrera gauzapen eta jarraipen fasea izango da eta amestutako guztia ekintza plan desberdinetan lurreratuko dugu.

F2030eko lehengo erabaki uzta irailerako izango dugu...

Diseinu Fasea

F2030 Gogoeta Estrategikoaren prozesua diseinatzea.

Aurkezpen Fasea

Komunitatearen hainbat segmenturi prozesua aurkeztea.


Analisi Fasea

2015-2023 bitarteko ibilbidearen azterketa eta ikaskuntzen bilduma.

Laborategi Fasea

F2030 amesteko eta etorkizuna gogoetatzeko lanketak.

Erredakzio Fasea

F2030 Gogoeta Estrategiko dokumentuaren erredakzioa.

Gauzapen eta Jarraipen Fasea

F2030 Gogoeta Estrategikoa ezartzea eta prozesuaren jarraipena zein ebaluazioa gauzatzea.

BURUTIK HASI ETA TENTAKULUETAN JARRAITU

PROIEKTU OROKORRETIK ILDOETARA
Aiaraldea Kooperatiba Elkartean bi etapa edo ikasturteetan marraztuko da 2030. urterako bidea. Pñagarro bailitzan, maiatzetik ekainera Aiaraldea Ekintzen Faktorian "buruan" zentratuko gara, egitasmo orokorra definitzeko; eta datorren ikasturtean erabakitzen ditugun ildo edo "hanka" estrategikoen Gogoeta Estrategikoak gauzatuko ditugu, komunitatea erdigunean jarrita.

Proiektu orokorraren laborategi fasea bukatzean hasiko gara ildoen laborategi fasearekin.


EZTABAIDA PUNTUAK 

EUSKARAREN NORMALIZAZIOA

Euskararen normalizazioaren alorrean Aiaraldea Ekintzen Faktoriak hurrengo urteetan nola eragin nahi duen argitzera bideratutako eztabaidak izango ditugu. 

EZTABAIDA SAIO IREKIAK:
APIRILAREN 25 eta 26ean.

ESKUALDETASUNA, KOMUNITARIOTASUNA ETA ERAGIN EREMUA

Orain arte eskualdean zentratu dugu gure jarduna, baina ala izaten jarraitu beharko litzateke hurrengo urteetan? Zertan izan gara komunitario? Galdera horiek eta beste hainbeste lantzeko eztabaida saioak antolatuko ditugu.

EZTABAIDA SAIO IREKIAK:
MAIATZAREN 14 eta 17an.

KUDEAKETA EREDUA ETA EREDU SOZIAL ETA EKONOMIKOA

Hamabost urte hauetan asko hazi da kooperatiba eta haren jarduna, eta horrek mahaigainean utzi ditu bestelako erronka eta zailtasun asko. Eztabaida saio hauetan antolaketa ereduaz, gidaritza ereduaz, parte hartzeaz eta izan beharreko eredu sozio-ekonomikoaz hitz egingo dugu.

EZTABAIDA SAIO IREKIA:
EKAINAREN 14an.

IZEN EMATEA
F2030 prozesuaren baitan, guztion artean adostu eta marraztuko dugu geroa! Animatu eta etorri saio irekietara!

Aukeratu hobekien datorkizun data eta apuntatu zaitez inprimaki honen bidez.
Edo idatziguzu 688 625 900 telefonora.

IZENA EMAN


ALBISTEAK 

ANALISI FASEA BUKATUTA

F2030 prozesuaren diseinu eta analisi faseak espero baino gehiago luzatu dira...

Ez gara hutsetik abiatzen! 2023-24 bitartean prozesuaren diseinu eta analisi faseak aurrera eraman ditugu. Horren baitan 2023ko irailaren 16an, Artomañako txakolindegian Festabaida izeneko egun osoko lan-saioa egin genuen eta neguan Festabaida II dinamikaren baitan analisi saio desberdinak antolatu genituen. Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren sorreratik gaur arte hainbat ildo edo une estrategikotan parte hartu duten zenbait bazkideren ekarpenak gakoak izan dira prozesuan aurrera egiteko. 
Analisi faseaz gehiago jakin nahi izatekotan, idatziguzu eta kafe baten bueltan azalduko dizkizugu egindakoak!