FAKTORIA ESPAZIOA

                 EUSKARAREN ARNASGUNEA. AMESTEKO FAKTORIA! 

                KOKAPENA

                Gure kooperatiba Laudioko industrialdeako, Errotari kaleko 4-8 pabiloietako batean, Aiaraldea Ekintzen Faktoria izeneko pabiloian dago kokatuta.
                Aiaraldea Ekintzen Faktoria, gure espazio integrala, ildo eta zerbitzuen aterpe eta epizentroa.  Ehun soziala euskaraz saretzeko, indartzeko eta ahalduntzeko xedearekin sortutako espazio eta tresna komunitarioa.

                NOLA HELDU

                - Trenez: Renferen Santa Cruz Laudioko tren geltokia albo-aboan daukagu, oinez bost minutu baino gutxiagora.
                - Autobusez: Orozko (A3613) eta Galdakaotik (A3641) datozen Bizkaibusean etorriz gero, Gurutze Gorriko geralekuan gelditu eta 10 minutu daude oinez Faktoriara. Alavabusean etorriz gero, 15.linea Gasteiz-Amurrio-Laudio edo 16.linea Artziniega-Amurrio-Laudio-Okondo hartuta ere, Gurutze Gorriko geralekuan irten eta 10 minutu oinez eginda Faktorian egongo zara.
                - Kotxez: Autopistatik zein autopista gabe etor zaitezke Faktoriara arte, espazioaren aurreko zein atzeko aldean autoak aparkatzeko lekua baitago industrialdea guztian, baina lekuak arin betetzen dira. Horregatik gomendatzen dugu garraio publikoan etortzea.
                - Bizikletaz edo oinez: bide eta pasealeku zoragarria dago Laudiotik zein inguruko auzo eta herrietatik etortzeko Faktoriara arte. Gainera, bizikleta lotzeko lekua daukagu Faktorian.

                ARKITEKTURA

                Behark arkitektura estudioak diseinatutako proiektua da gurea. Beraie esker, euskararen komunitatea ahaldundu eta handitzeko egoitza erakargarri, moderno, atsegin, eroso eta erabilera anitzeko espazioa gara.
                 

                FAKTORIA, ESPAZIO INTEGRALA

                Euskararen eskualdeko etxe honetan kooperatibako ildo sozial guztiak aurkitzen dira: Aiaraldea Komunikabide Faktoria, Komunika Zerbitzu Faktoria, Kultura Sormen Faktoria, Kokoriko Hezkuntza Faktoria, Bor-bor Feminismo Faktoria, Ekonomatua Elikadura Faktoria eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea.

                Espazioan euren isla dagoen arren, lau jarduerek hartu dute zentralitatea.

                - Hedabidearen egoitza publikoa da. Komunikabideko langile eta boluntarioen lantokia izateaz gainera, hedabidearen jarduera publikoak garatzeko erabilera anitzeko aretoak ditu; elkarrizketa parte hartzaileak egin, hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatu, ikus-entzunezkoen ekoizpena handitu... Komunikabide herritar eta komunitarioan urrats bat gehiago eman nahi dugu, eta alde biko komunikazio eremuak ugaritu baliabide hauen bidez.

                - Kultur sorkuntzarako plaza. Ikuskizun txiki zein handiagoetarako oholtza izateaz gainera, kultur sorkuntza euskaraz sustatuko duen espazioa da; trebakuntzarako, hausnarketarako zein entseguetarako lekua.

                - Haur, guraso zein hezitzaileen hazkuntzarako gunea. Haurren garapena eta sormena sustatzeko espazio egokituak ditugu, eta helburu horrekin programatzen ditugu jarduerak ere: izan txikiei zuzendutakoak zein familian gozatzekoak. Adin ezberdinetako haur, gazte zein helduen topalekua da, eta Faktorian elkarrekin haziko gara pertsona eta komunitate bezala.

                - Tokikoak eta ekologikoak diren elikagaiak eskuratzeko ekonomatua. Dendarako azpiegitura (ekonomatua), sukaldea eta taberna (kantina) ere baditugu. Garaian garaikoak eta tokikoak diren produktuen transformazioa eta kontsumoa ahalbidetzeaz gainera, nutrizioa zein bestelako formazio jarduerak ere landu ahal izateko. Elikadura burujabetza eta agroekologia eskualdean sustatzeko tresna da, tokiko ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topagunea.


                750 METRO KOADRO, BIZITZEKO ETA AMESTEKO


                1. BEHEKO PISUAN
                - Kultur sorkuntzarako oholtza
                - Ekitaldi txikietarako antzokia
                - Elikagaien ekonomatua
                - Kantina
                - Sukaldea
                - Jantokia
                - Komunak eta dutxa
                - Haurrentzako jolas eta hazkuntza gunea
                - Kamerinoak
                - Ikus-entzunezkoen estudioa
                - Plaza publikoa
                - Biltegiak
                - Kanpoko atseden-guneak

                2. GOIKO PISUAN
                - Bulegoak
                - Bilera gelak
                - Biltegiak
                - Inprimategia
                - Plaza publikoa
                - Erakusketa espazioa
                - Liburutegia


                 

                Behark arkitektura estudioa


                beha_
                 
                analisia eta behaketa
                behar_  beharrezko arkitektura
                h_  arkitektura isila

                Behark estudioa

                Auzolana


                Lanaren zati handi bat auzolanaren bidez egin zen.

                Sariak


                2022 EHAEO saria
                · 
                2022 AITIM sariaren finalista
                · 
                CSCAEko 2022 ARQUITECTURA sarietan aukeratua

                Herri egitura


                Espazioak herri eskema erreproduzitzea du xede (eremu publiko eta pribatuagoekin, espazio zabal eta itxiagoekin, plazarekin, espazio berdeekin…).

                Matriuska logika


                Zentzu fisikoan (non eraikin multzo bat beste baten barruan sartzen den) eta sozialean (non giza harreman eta hartu-eman ugari beste orokor baten barruan ematen diren).
                Ezagutu gure proiektuaren xehetasun guztiak eta baita BEHARK ARKITEKTURA ESTUDIOAk dituen beste lanak ere: