EKONOMIA SOZIAL ERALDATZAILEA  


Sistema kapitalistaren aurrean ekonomia pertsonen zerbitzura jartzen duten alternatibak daude, eta hau da Faktorian saiatzen garena, ekonomia eta lana pertsonen zerbitzura jartzen, pertsonak erdigunean jarriz, eta ez alderantziz.

Beste askoren artean, telekominikazio libreen alde lan egiten duen Izarkom irabazi asmorik gabeko kooperatibako bazkidea da Faktoria, bai eta energiaren burujabetza sustatzen duen Goienerrena, finantza etikoak ahalbidetzen dituen Koop57 aurrezki kooperatibarena eta ekonomia sozial eraldatzailea sustatzea xede duen Olatukoop sarekoa.