Bor-bor Aiaraldea euskaraz feminismotik saretu eta ahalduntzeko sortutako Faktoriaren feminismo ildoa da. Faktoria euskararen etxea den hein berdinean emakumeen etxea ere izango da. Emakumeen ahalduntzea eta ikusgarritasuna sustatzen dugu jarduera guztietan, eta eskualdean feminismoa lantzeko azpiegitura irekia da. Era berean, Aiaraldean bizi dugun aberastasun kulturalaren aterpe eta islada izan nahi du Faktoriak, euskara izan dadin kulturen arteko zubi nagusia.
2018tik gaur arte ekimen ugari gauzatu ditu: Aiaraldeko emakume* feministen topaketak, eskualdeko emakume* sortzaileen azoka, Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historia ikerketa eta argazki erakusketa, solasaldiak...
Topaketen antolaketa
Eskola edo tailer feministen kudeaketa
Feminismoa sustatzeko komunikazio tresnen garapena