KOOPERATIBA 

NORTZUK GARA

Aiaraldea Ekintzen Faktoria Laudioko industrialdean kokatuta dagoen
irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko kooperatiba da.


Aiaraldea eskualdeko 510 bazkide erabiltzaileek kudeatzen duten entitate sozial honen xede orokorra  
tokikotasunetik euskara(z) bizitzeko komunitatearen beharrei erantzuten dizkien tresnak sortzea da.

GURE HISTORIA

2010. urtean elkarte bezala sortu, eta Aiaraldean euskarazko komunikabidean sortu
eta elikatzeko langintzan aritu ginen bost urtez.

Lan horren fruitu dira gure eskualdean hedapen handiena duten
www.aiaraldea.eus webgunea (2.500 erabiltzaile bakar egunero) eta
Aiaraldea Hemen paperezko hamabostekaria ere (7.000 ale doan eskualde osoan).

Ordura arte euskararen biziberritzea komunikazioaren esparruan kokatzen bagenuen ere, ordutik aurrera bizitzako esparru guztietan euskaraz egituratuko ziren alternatiba eraldatzaileak lantzea erabaki genuen.

GURE BALIOAK

TOKIKOAK

Gure lurralde hurbilean bizi gara eta lan egiten dugu, txikitasunetik eta gertutasunetik Euskal Herrian eta munduan gure lekua aldarrikatzen eta eraikitzen dugu. 

ERALDATZAILEAK

Justizia sozialean, parekidetasunean, kultur eta identitate aniztasunean, garapen jasangarrian eta ekonomia sozial eraldatzailean oinarritutako jendarte-eredu berri baten alde lan egiten dugu. 

LIBREAK

Gure hausnarketa, erabaki eta ekimenetan libreak gara. Dependentzia ekonomiko eta politikoetatik ihes egin, eta amesten dugun jendartearen kasuan bezala, gure buruaren jabe gara. 

KOMUNITARIOAK

Bere buruaren jabe diren eta garatzen diren jendarteetan sinisten dugu. Horretarako elkarlana eta lan-kooperatiboaren alde egiten dugu, nortasun eta premia indibidualak komunitate kolektiboen parte direla uste dugulako. 

ERAIKITZAILEAK

Aiaraldeko jendartearen premia komunitarioei erantzungo dioten ekimenak eta proiektuak sustatu eta eraikitzea dugu xede. Gustuko ez ditugun errealitateak ukatzetik harago egin, eta norbanakoak era kolektibo eta bizigarri batean asebeteko dituzten errealitate berriak eraikitzen ditugu. 


ILDOAK

FEMINISMOA
BOR-BOR
 

EKONOMIA SOZIAL ERALDATZAILEA

LAN EREMUA


ARABAKO 5 UDALERRI

Laudio, Amurrio, Aiara, Okondo eta Artziniega

BIZKAIKO 4 UDALERRI

Urduña, Orozko, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollo

45.000 BIZTANLE

ditu Aiaraldeak

 BIZTANLEGOAREN

%50a erdalduna 

%25a euskalduna 

%25a euskaldun hartzailea