OHIKO GALDERAK

Noiz dago irekita Aiaraldea Ekintzen Faktoria?
Astelehenetik ostiralera 16:30etatik 20:30etara irekita dago eta larunbatetan 10:30etatik 14:00etara. Gainera, ekitaldiak dauden egunetan Faktoria ere irekita dago.

Non erosi ditzaket ekitaldietarako sarrerak?
Gure web orrialdearen "programazioatalean sarrerak erosteko aukera daukazu. Nahi izanez gero, Faktorian bertan erosteko aukera izango duzu ere.

Bazkide izan behar naiz Faktoriako ekitaldi eta zerbitzuetaz gozatzeko?
EZ, kontzertuetara etortzeaz aparte, kafe bat hartzera zein tomateak erostera etorri zaitezke.

Sarrerak paperean eraman behar ditut?
Ez, nahikoa da emailera bidali dizugun sarrera telefono mugikorrean eramatea. Gainera, nahiago genuke, ingurumena zaintzeko, papera aurreztuz sarrerak inprimituko ez bazenitu.


Bai, espazioen alokatzea atalean eskura dituzun areto ezberdinen informazioa aurkituko duzu. Bete eskaera orria eta zurekin harremanetan jarriko gara ahal bezain pronto.

Sortzailea naiz eta Faktorian nire lana aurkeztu nahiko nuke. Zer egin behar dut?

Idatzi kultura@aiaraldea.eus helbidera zure nahia azalduz eta erantzun bat emango dizugu.
  

Sormen egonaldi edo proiektu bat garatu nahiko nuke Aiaraldea Ekintzen Faktorian, zer egin behar dut?

Idatzi kultura@aiaraldea.eus  helbidera zure nahia azalduz eta erantzun bat emango dizugu.