AIARALDEA KOOPERATIBA ELKARTEA
NORTZUK GARA
Aiaraldea biziberritzeko Faktoria.
Euskaraz bizitzeko eta amesteko Faktoria da gurea, zurea, denona.
Nor izateko, amesteko
gure buruaren jabe izateko,
Aiaraldea eraldatzeko, euskalduntzeko.
EUSKARAREN ARNASGUNEA. AMESTEKO FAKTORIA!
GURE HISTORIA
Ondorioz, komunikazio proiektu izatetik komunitate integrala izateko jauzia eman genuen. Tamaina handiko apustu horri aurre egiteko, espazio handi bat behar genuen arrera eraman ahal izateko, eta horrela egin genuen. Laudio industrialdeko pabilioia erosi eta 2021eko udaberrian Aiaraldea Ekintzen Faktoria espazioa ireki genuen ofizialki, gaur arte.
HISTORIA GUZTIA EZAGUTU
HISTORIA
ILDOAK
HEZKUNTZA
KOKORIKO
ELIKADURA BURUJABETZA
EKONOMATUA
ekonomatua.eus
KOMUNIKAZIO AGENTZIA
KOMUNIKA
komunika.eus
GURE BALIOAK
TOKIKOAK
Gure lurralde hurbilean bizi gara eta lan egiten dugu, txikitasunetik eta gertutasunetik Euskal Herrian eta munduan gure lekua aldarrikatzen eta eraikitzen dugu.
ERALDATZAILEAK
Justizia sozialean, parekidetasunean, kultur eta identitate aniztasunean, garapen jasangarrian eta ekonomia sozial eraldatzailean oinarritutako jendarte-eredu berri baten alde lan egiten dugu.
LIBREAK
Gure hausnarketa, erabaki eta ekimenetan libreak gara. Dependentzia ekonomiko eta politikoetatik ihes egin, eta amesten dugun jendartearen kasuan bezala, gure buruaren jabe gara.
KOMUNITARIOAK
Bere buruaren jabe diren eta garatzen diren jendarteetan sinisten dugu. Horretarako elkarlana eta lan-kooperatiboaren alde egiten dugu, nortasun eta premia indibidualak komunitate kolektiboen parte direla uste dugulako.
ERAIKITZAILEAK
Aiaraldeko jendartearen premia komunitarioei erantzungo dioten ekimenak eta proiektuak sustatu eta eraikitzea dugu xede. Gustuko ez ditugun errealitateak ukatzetik harago egin, eta norbanakoak era kolektibo eta bizigarri batean asebeteko dituzten errealitate berriak eraikitzen ditugu.
LAN EREMUA
ARABAKO 5 UDALERRI
Laudio, Amurrio, Aiara, Okondo eta Artziniega
BIZKAIKO 4 UDALERRI
Urduña, Orozko, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollo
45.000 BIZTANLE
ditu Aiaraldeak
BIZTANLEGOAREN
%50a erdalduna
%25a euskalduna
%25a euskaldun hartzailea