HILABETE HONETAN...
AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIAKO ALBISTEAK
KOKORIKOREN UDAKO ESKAINTZA 2026
IZEN EMATEA, apirilaren 21etik aurrera
Kokorikoren eskutik hemen da jada udako eskaintza: Basoan Euskaraz Jolasean, Faktorian Ikertzaile Bihurtu, eta Aiaraldea Ibili III Udaleku Ibiltaria!
INFO+
EMAN IZENA HEMEN!
BASA ZIKLOAREN BEKA
MIKEL AYLLON, apiriletik ekainera
Mikel Ayllon dramaturgo eta idazle laudioarra Faktorian dabil Basa Zikloko beka garatzen. Jaques Derridaren urratsen atzetik, hizkuntzaren hauntologia bat proposatu nahi du, ekainean egingo duen ‘Kasete’ instalaziorako. Bere hitzetan “komunikazio tresna baino gehiago, euskara presentzia espektral bat da, osatu egiten gaituena eta, aldi berean, gure ontologiatik harago irristatzen dena, aukera ematen diguna aldi berean izateko gorputz eta erresonantzia, memoria eta deriba”.
SUBETE, ETXERA ERAMATEKO PLATER AGROEKOLOGIKOEN ZERBITZUA
GURE ZERBITZUAZ GOZATU NAHI?
Denbora aurreztu baserriek bizitza irabazteko. Asteroko taper zerbitzua zure eskura! Garaian garaikoa, agroekologikoa, tokikoa eta maitasunez kozinatua.
Informazio guztia Ekonomatuko webgunean.
EMAN IZENA HEMEN!
AIARALDEA PALESTINA
KAMISETAK
Aiaraldea Palestina kamisetak Faktorian eta gure webgunean dagoeneko salgai.
Torontile eta Olaia Benitoren laminak ere topatuko dituzue bertan.
Eta gogoratu, produktu hauekin ateratako diru guztia Palestinara bidaliko dugu.EROSI ZUREA
HURRENGO EGUNETAN FAKTORIAN
AGROEKOFEMINISMOTIK ELKAR ELIKATUZ ZIKLOA (1.saioa)
MAIATZAK 21, eguena · 18:00-21:00
Bor bor elkarteak antolatuta, 1.Haziera: hazia, lurra, sasoia eta erroa.
Jarduera libre eta doakoa, baina plaza mugatuekin.
Info+
FAMILIEN KABIA: AMAIA EGIDAZU (2.saioa)
MAIATZAK 21, eguena · 18:00
'Ipuinak zeintzuk eta nola kontatu haurrei?' gaia jorratuko da Familien Kabiako bigarren saioan.
Jarduera libre eta doakoa.
Izena eman
F2035 ESKUALDETASUNA ETA KOMUNITARIOTASUNA BISIO ESTRATEGIKOA
MAIATZAK 23, zapatua · 10:00
Aiaraldea Ekintzen Faktoriako gogoeta estrategikoaren solasaldia Arrankudiagako Oxinburun.
Jarduera libre eta doakoa.
Izena eman
BASA ZIKLOAREN BIGARREN TOPAKETA
MAIATZAK 24, domeka · 10:00
Basa Zikloaren bigarren egun osoko ekimena.
Bazkideek 8€ / Ez-bazkideek 10€ / Langabetu eta ikasleek 6€
Izena eman
AGROEKOFEMINISMOTK ELKAR ELIKATUZ ZIKLOA (2.saioa)
MAIATZAK 28, eguena · 18:00-21:00
Bor bor elkarteak antolatuta, 2.Beharretatik plazerera.
Jarduera libre eta doakoa, baina plaza mugatuekin.
Info+
HERRI MUGIMENDUEN KORAPILOAK ASKATZEKO TRESNEI BURUZKO TAILERRA
MAIATZAK 30, zapatua · 10:00-14:00
Joxemi Zumalabe eta Bizilur elkarteak antolatutako tailerra. Jarduera libre eta doakoa, baina plaza mugatuekin.
Info+
KOKORIKOREN 2026 UDAKO ESKAINTZA
ORDUTEGIA
eta EGUTEGIA
Astelehenetik barikura: 17.00-20.30
Zapatuetan: 10.30-14.00
Jarduerak dauden egunetan ere FAKTORIA IREKITA egongo da.
ATELIERREN FAKTORIA
2025/2026 ikasturtean zehar martxan izango ditugun haur/familia, gazte eta helduentzako ikastaro eskaintza.