HILABETE HONETAN...

 

FAKTORIAKO ALBISTEAK

#FamilienKabia
HAURDUNALDI SORTZAILERAKO IKASTARO PRAKTIKOA

Oihane Marcos Gallego "Marratik at" sortzaile eta arte terapia formatzailearekin haurdun daudenentzako ikastaro praktiko bat eskainiko dugu.

Zer da? 
Emakumeon haurdunaldiak dakarren garai berri honetan sortutako emozioak azaleratzeko eta ulertzen eta izena jartzen laguntzeko espazioa da. Gure gorputza kanpotik eraldatu egiten da, eta gure barruko kimikak eztanda txikiak eragiten dizkigu, ondoren datorrenerako prestatuz.

Nola? 
Taldean elkarbanatuz; emozioak gorpuztuz:  hitza, ahotsa, kolorea, gorputza, ixiltasuna arteterapian oinarritutako dinamikez lagunduta, emozio berri horiek entzungo ditugu eta kontatzen digutena gorpuztu; eta, epaiketarik gabeko espazio askea sortuz.

Noiz eta non? 
Otsailetik apirilera, 10:30-12:30, Faktorian.

Eman izena hemen!

AIARALDEA PALESTINA 
KAMISETAK 

Aiaraldea Palestina kamisetak Faktorian eta gure webgunean dagoeneko salgai. 

Torontile eta Olaia Benitoren laminak ere topatuko dituzue bertan. 

Eta gogoratu, produktu hauekin ateratako diru guztia Palestinara bidaliko dugu.

Erosi zurea

SUBETE
Etxera eramateko plater agroekologikoen zerbitzua
Erabiltzaile gehiagoren bila gabiltza!

Denbora aurreztu baserriek bizitza irabazteko.

 Garaian garaikoa | Agroekologikoa | Tokikoa | Maitasunez kozinatua

Eman izena hemen!

Faktoriako ekintza guztien

berri izan nahi baduzu,

SARTU GURE

WHATSAPP KANALEAN!

 HURRENGO EGUNETAN FAKTORIAN 


ELIKADURA ETA OSASUNA IKUSPEGI FEMINISTATIK
GIZA PAPILOMA BIRUSA 

 OTSAILAK 5, eguena · 18:00-20:30 

Lotsa eta beldurrik gabe birusaren eraginaz hitz egiteko tailerra izango da. Ikas dezagun Andrea Velascoren eskutik (nutrizionista eta sukaldaria) nola indartu gure inmunitate sistema! 


 Izen-ematea  

OINHERRIREN URTEKO MINTEGIA
 OTSAILAK 6, barikua · 10:00-13:00 

Oinherrik, Herri Hezitzaileak saretzeko elkarte publiko komunitarioak, urteko mintegia ospatuko du Faktorian.


 Info+ 

KERAMIKA ATELIERRA
AITZIBER DUARTEREKIN

 OTSAILAK 7, zapatua · 11:00-13:30 

Urtarrilaren 10ean egin genuen atelierrari jarraipena emango diogu saio honetan. Gure piezaren dekorazioan sakonduko dugu oraingoan.


Izen ematea itxita

HARRIMENA LANTZEKO ARIKETAK  ANTZERKIA
 OTSAILAK 8, domeka · 19:00 

 Zer? Oraindik ez gara harriak. Bai? Guau! Harritzeko ahalmena galdu dela dirudien errealitate batean, obra honek hura bilatzera gonbidatzen gaitu. Ziurgabetasun giro bat sortzen du piezak, eta hortik sortzen da benetako harridura.


 Izen-ematea

 ORDUTEGIA 

eta    EGUTEGIA 

Astelehenetik barikura: 17.00-20.30
Zapatuetan: 10.30-14.00

Jarduerak dauden egunetan ere FAKTORIA IREKITA egongo da.

 

ATELIERREN FAKTORIA

2025/2026 ikasturtean zehar martxan izango ditugun haur/familia, gazte eta helduentzako ikastaro eskaintza:

HAUR eta FAMILIAK


SUKALDARITZA ETA NATURA

MARTITZENETAN 17:15-18:15
Garaiko produktuekin sukaldaritza saioak.


    Izena eman

GAZTE eta HELDUAK


MARGO ESKOLA

ASTELEHENETAN 18:30-20:30

Sormena indartzeko eta ahalduntzeko, margoaren bidez.

IZEN EMATEA BETETA (Itxaron zerrendan egoteko deitu edo idatzi)


    Izena eman 

ANTZERKI ESKOLA

MARTITZENETAN 18:30-20:30
Antzeztu, esperimentatu, sortu eta gozatu.


   Izena eman

EUSKARA SALTSAN

MARTITZENETAN 18:15-19:15 eta 19:30-20:30

Euskara erraz eta arin ikasteko.

  Izena eman

YOGA ESKOLA

EGUAZTENETAN 19:00-20:30
Gorputza eta arima osagarritzeko eskola euskaraz.


    Izena eman 

GORPUTZ OSASUNTSUA

EGUAZTENETAN 18:00-19:00

Gorputza ezagutu eta zauntzeko teilerra


    Izena eman 


SARE HAUEN PARTE ERE BAGARA: