KULTURA
Kultur Faktoria komunitatearekin batera josten da eta muina Aiaraldeko kultur ekosistema zaintzea da. Egitasmo anitzetarako espazioa da, hibridoa eta dinamikoa.
Aiaraldetik, tokikotasunetik, euskaraz eta mugez gaindi, kulturari eta sormenari espazioa eta baliabideak eskaintzeko lan egiten duen ildoa da hau; euskal sorkuntza, transmisioa eta hedapena bultzatu nahi ditugu.
Hedatzen ari gara eta bide horretan parte- hartu nahi baduzu, idatziguzu mezu bat. Beraz, zure zalantzak, kezkak, ekarpenak, proiektu proposamenak... bidali hurrengo helbidera:
Sortu
Sormen- prozesuak aktibatzen eta zaintzen ditugu. Sortzaileen bidelagun izan nahi dugu, behar duten espazioa eta denbora eskainiz. Aterpea eta arnasa izan.
Bitartekaritza
Kultur sormena komunitateari hurbiltzen diogu. Lanabesak eman eta sortzaile bihurtzeko tresnak eta jarduerak eskura jartzen dizkiogu (atelierrak, laborategiak, solasaldiak, interakzio saioak...)
Lankidetza
Euskal Herriko eragile kulturalekin lankidetza eta ikerketa proiektuak garatzen ditugu, kulturgintzaren ardatz estrategikoetan euskalduntasunetik aurrera egiteko.
Agertokia
Kultur agenda eta ziklo bereziak diseinatzen eta garatzen ditugu. Oholtza bi dauzkagu, eta komunikazio lan- talde bat, sortzaileen lana ezagutarazteko.

LANKIDETZA
Bruselakoseko The YouYou gropuarekin lanean ari gara, Aiaraldea eta Bruselasen artean lankidetza garatzeko. Proiektuan munduko irrintzien inguruko ezagutza partekatu nahi da workshop ezberdinen bidez. Horien bukaeran, ahots performancea aurkeztuta.
AGERTOKIAK
INFO. GEHIAGO

EMEKI
SORTU
AGERTOKIA
Emakume Sortzaileen Zikloari bukaera emateko Aiaraldeko 25 arte diziplina ezberdinetako emakumeek sortutako emanaldia aurkeztu genuen.
Sortzaile gonbidatuak: Susana LaFamilia Inventada (Biofilia Instalazioa), Garazi Ureta Ofizialdegi (Collage), Irati (Ipuin kontalaria), Nerea Valle (Bakarlaria), Ainhoa Comas (Idazlea), Paula Urquijo (Dantza garaikidea), Jone Urruela (Bakarlaria), Aiarandreen taupadak (Aiarako batukada feminista), Janire Etxabe (Dantza bertikala), Iraia Pereiro (Idazlea), Bego Cosgaya (Narratzailea), Leire Ugadi (poesia), Maied Urrutia (Argazkigintza eta zianotipia), Garazi eta Irati Santa Cruz (Erromeria kantuak), Ikun eta Didi (zirko artista eta batxujolea), Burbuilak taldea (talde akustikoa), Ainhize Solaun (Dantza garaikidea),
Izaskun Alonso Saratxaga (Arte plastikoak), Nerea Iglesias Lili (pianojolea) eta Leire Sanjurjo (Koordinazio lanak).
INFO. GEHIAGO

KALE ARTE ESKOLA
BITARTEKARITZA
Laster informazio gehiago.
Webgunean
lanean ari gara .

DANTZA GARAIKIDE BITARTEKARITZA ARTISTIKOAK
BITARTEKARITZA
Laudio DBHko 3.DBHko, 1.batxilergoko ikasleak zein Laudioko Ongi Etorri taldearekin Eta itzaletan zer? dantza garaikidea soloa elkarren artean lantzeko saiok garatu dira.

ARRASTIAK FAKTORIAN
AGERTOKIA
2022ko udan egindako musikari gazteen zikloa.
Sortzaile gonbidatuak: Ane Zugaza, Dardara, Aine eta Lorea Zulaika (Kadira)

ETA ITZALETAN ZER
SORTU
Faktoria sormen espazio bilakatzeko erabakia hartu ostean, sormen egonaldien diseinuan murgildu ginen. Horren isla, Paula Urquijo Laudiorrak, 2022ko uztailean zehar garatutako Eta Itzaletan zer? dantza garaikide soloaren sorkuntza- prozesua da. Horrela deskribatu zuen Urquijok: "Dena gustuko izan dut, batez ere, gertutasuna sentitu dut. Faktorian egonaldiak proposatzea kriston ideia izan da. Laudioan kultura ez dagoelako jendartean oso zabalduta".
INFO. GEHIAGO

EMAKUME SORTZAILEEN ZIKLOA
AGERTOKIA
Publiko ezberdinei bideratutako hainbat arte diziplinako zikloa, lurralde ezberdinetako sortzaileak gonbidatuz sortua.
Sortzaile gonbidatuak: Kaitin Allende, Oihane Perea, Irati Anda eta Iratxe Ibarra (Kilimaterioa). Elena Haira, Amaia Hiriart eta Maia Iribarne (Habia), Tania Fornieles eta Leire Sanjurjo (PIZTU! EmakumeON energia), Myiriam Perez Cabezon eta Jone Amezaga (Emakumeak), Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga (Matriuska), Miren Agur Meabe eta Dana Moya (Begiak Zerumugan) eta Aiaraldeko Emakume Sortzaileen eskutik, Emeki.

BOLUNTARIOEI ESKERRAK!
LANKIDETZA
Faktoria irekiera ospatzeko eta Faktoriaren jarduna bideratzeko ezinbestekoa izan da boluntarioen lana, Faktoriaren harrera egiteko, kantinan eta sortu diren mila beharretan.
Ametsak loratu daitezen, esku horiek guztiak ezinbestekoak izan dira. Beraz, eskerrak eta aitortza eman nahi dizkiegu.

ANTZERKI ETA TXOKOLATEA
AGERTOKIA ANTZERKI- ZIKLOA
2022ko udako atsedenaren ostean, pilak kargatu eta Antzerkia eta Txokolate zikloa diseinatu genuen. Udazkenean zehar garatutako ziko honetan, Dantzerti Antzerki eskolako pieza ezberdinak aurkeztu genituen. Emanaldi guztien ostean, sortzaileekin solastu gara, beraien sorkuntza- prozesuak ezagutzeko, txokolate katilu bati helduta.
Sortzaile gonbidatuak: Maite Aizpurua Olaizola (Erresistentzia Arazo fisikoa da), Jon Ander Urresti (Tribiz, Baserri Galdue), Alain Lersundi (Nire zigilua, homofobiaren (beste) istorio bat), Xanti Agirrezabala Zeberio (Satiro).

FLANDERS- BASQUE COUNTRY
LANKIDETZA
BISITA KULTURA
Kultur Faktoria hornitzeko ezinbestekoa da ikasteko eta inspiratzeko tartea hartzea. Beraz, 2022ko maiatzean Institutu Etxeparek antolatutako bisita kultural honetan, Euskal Herriko 11 eragile kulturalekin batera parte- hartu genuen.
Bruselako, Lovainako eta Ganteko hainbat espazio ezagutzeko aukera eman zigun.
Espazioak: Rosa, P.A.R.T.S., ICTUS, Q-O2, Wiels, Beursschouwburg, De Bijloke, les ballets C de la B, LOD, Ontroerend Goed, KIOSK, Logos, Danspunt, Circuscentrum, De expeditie, Compagnie Cecilia, Aifoon, Visit De Centrale eta Cas-co eta Cirklabo.

"FAKTORIA ARRASTIAK"
AGERTOKIA AFARI MUSIKATUAK
2020ko udan, Faktoria eraiki bitartean, musika ziklo bat antolatu genuen, Aiaraldeko zein Euskal Herriko proiektu ezberdinak ezagutzeko.
Kontzertuak ez ezik, tokiko eta produktu ekologikoekin egindako afaria eskaini genuen.
Sortzaile gonbidatuak: Igor Arzuaga, Abereh, Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola, Asla taldea, Ekiza, Esne Potak, Peru Galbete eta Birikit.

AURRE
INAUGURAZIOA
AGERTOKIA
2021eko apirilaren 24an Faktoriaren aurreinaugurazioan Anariren kantuekin gozatzeko aukera izan genuen.

KULTUR FAKTORIA IREKITZERA GOAZ!
AGERTOKIA
2021eko maiatzetik ekainera Faktoriaren irekiera ospatzeko Airaldeko zein Euskal Herrikoa arte diziplina ezberdinetako sortzaileak gonbidatu genituen, artea Faktorian zehar hedatu zedin.
Sortzaile gonbidatuak: Anari, Porrotx eta Yogurinha Borova, Chill- mafia, Malen Atxa, Esti eta Mikel Markez, Bulego, Era Batera, Eñaut Elorrieta, Elkar Ezagutu genuen eguna, Ibil bedi, María eta Tribu Banda.
Babesleak


