Faktoria guztion etxea da, lanerako, auzolanerako zein gozamenerako euskararen kabia.
Horregatik espazioa erabiltzera animatzen zaituztegu, ospakizunetarako ere!
TXOKO ERABILERA
Faktoria ITXITA dagoenean
OSPAKIZUNAK FAKTORIAN
Faktoria IREKITA dagoenen

BAZKIDEEK FAKTORIA BI MOMENTUTAN ERABILI AHAL IZANGO DUTE

1. IREKITA DAGOEN BITARTEAN,

hots, astelehenetik barikura 17:00-20:30era eta larunbatetan 10:30-14:00.

2. FAKTORIA ITXITA DAGOENEAN

(ekitaldirik ez badago). Eskaera hauek, baina, txoko zerbitzu gisa kudeatuko dira, horretarako baldintza eta araudiari jarraiki. 

TXOKO ERABILERA/ Faktoria itxita dagoenean

Faktoria bazkide guztien etxea da eta txoko zerbitzua Kooperatibako bazkideen eskura egongo da soilik Faktoria itxita dagoenean. Sukaldea, barruko aretoa, kanpoko plana, zein goiko plaza erreserbatu ahalko dira, betiere aurrez jarduerarik programatuta ez badago.

Txokoaren helburua ez da inolako zerbitzu ekonomikorik sustatzea, bai ordea bazkideei beste eskaintza bat ematea. Guztiona da Faktoria, eta guztiok gozatzea nahi dugu!

Txokoaren erabilera ematean, bazkidearengan konfiantza jartzen da, bere etxea den Faktoria modu egokian zainduko duela jakintzat emanda. Beraz, Txokoaren erabilera konfiantzan oinarrituta dago, ondoko dokumentuko jarraibide eta arautegiak errespetatuko diren konfiantzan:


OSPAKIZUNAK FAKTORIAN/ Faktoria irekita dagoenean

ESPAZIOA ERABILI AHAL IZATEKO EZINBESTEKO BALDINTZAK

Ospakizunen bat (haur edo ingurukoen urtebetetzea, edo beste arrazoi batzuk medio jendea elkartu nahi den topaketa pribatu oro) Faktorian antolatu nahi bada, Faktoria irekita dagoenean izango da, eta  ezinbestekoa da bazkide batek jakinaraztea eta eskaera tramitatzea.

BAZKIDEE ESKATZAILEAK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

 Ospakizunetan bazkideek goiko plaza erabiltzeko aukera izango dute. Espazio horren erabilera ospakizuna eskatu duen bazkideena izango da soilik.  

   Baldintza hauetan agerdi ez diren egoera/baldintzak, txoko erabileraren araudiaren arabera kudeatuko dira.

 Faktoriako programazioak lehentasuna izango du. Programazioa dagoenean, ospakizuna eta ekitaldia bateragarri egiten saiatuko gara. Ezinezkoa denean ospakizuna ezingo da egin.

 Faktoria bazkideon (eta denon) etxea  da. Horrek, euskararen arnasgune izateko konpromisoa bermatzera garamatza, euskararen erabileraren arduraduna Faktoria eskatu duen bazkidea izango delarik. Bazkide eskatzailearen esku geratuko da:


Ospakizunetarako espazio eskaera egitea.


Ospakizunera gonbidatutako kideei euskara eta espazioaren erabilera irizpideak partekatzea.


Ospakizuna adostutako espazio eta ordutegian garatzeko (goiko plazan).


Ospakizun egun eta tartean, bazkide erabiltzailea presente egongo da.


Janaria soilik Goiko Plazan jan ahalko da, haurrek espazio guztia jolaserako erabili ahal izango dutelarik.


Bazkide eskatzailearen ardura da Goiko Plaza garbi uztea, erratza eta fregona pasatzea barne.

Faktoriak, bestalde, bazkide eskatzailearen eskura jarriko ditu ohikoan saltzen dituen produktuak (patatak, fruitu lehorrak, zukuak, krispetak, garagardoak...). Hauek aurretik eskatu edo aurreikusi beharko ditu bazkideak (proiektuarekiko eta elikadura burujabetzarekiko konpromisoagatik, bertakoa kontsumitzera animatzen zaituztegu). Horrez gain, sukaldeko tresneria erabili ahal izango da (platerak, labanak, goilarak eta sardexkak), baina bazkideak du ardura hauek garbitzeko.

TARIFAK

Faktoria irekita dagoenean, ospakizunetarako hau izango da tarifa erabilera pribatuagatik (Goiko Plaza itxita egongo da publikoarentzat, jarduera tarte horietan):

DOAN 
10 pertsona baino gutxiago

1€ PERTSONAKO 
11-20 lagun bitartean

 30€ + 1€ PERTSONAKO
21 lagun baino gehiago

 60 lagun baino gehiago ezingo
dira etorri Faktoria irekita dagoenean (txoko erabilera gisa, eta Faktoria itxita dagoenean bakarrik).

*OHARRA: 2 urtetik beherakoak salbuetsita daude tarifetatik. Ildo beretik, haurrak dauden ospakizunetan laguntzaileek (helduek) ez dute ordaindu beharko. 

BESTELAKO ZERBITZUAK

Bazkideak interesa edukiz gero, ordainduzko bestelako zerbitzuak eskaini ditzake Faktoriak:

  Eskulan edo jolasen dinamizazioa

  Ikuskizunak

  Ospakizunetarako mokaduak

Informazio hau guztia dokumentu bakar batean jaso nahi baduzu, ordenagailuan zein mugikorrean izateko, egin klik!

DESKARGATU PDFa

PARTAIDEEKIKO ESKAKIZUNAK


Faktoriako espazioa, Euskararen arnasgune bat da, eta beraz, etorriko diren familia, haur, nerabe edo norbanako horren jakitun izan behar dira (euskaraz ari ez badira edo erdara gailentzen bada, bazkideari esango zaio). Ezinbestekoa da euskararekiko konpromisoa izatea bertaratzen diren guztiek espazioaren lagapena bideratzeko, bestela gaztelaniak arnasgunearen giroa eta helburua zeharo kutsatuko baitu. Norbanako erdaldunentzat oinarrizko euskara hiztegiak jarriko dira eskura.

Horrez gain, rol eta ardura banaketei erreparatzeko deia luzatzen dizuegu (garbiketa eta zaintza ardurak partekatuz) espazio eta ekimenetan ikuspegi eta balio feministak sustatzeko.

Faktoria eta ingurumena garbi manten dezagun, birziklatzera gonbidatzen zaituztegu (errefuxa, plastikoak, beira eta papera bereizita bota, Faktoriaren alboko zaborguneetan).

HARREMANETARAKO
Aritzi deitu 693 85 53 12 telefono zenbakira edo mezu bat bidalita.