HELDUEN YOGA ATELIERRA

Bidaltzailea 0,00 € to 30,00 €
  ×
Berezia(**)_YOGA ATELIERRA
Libre
Ez bazkide_YOGA ATELIERRA
33,00 € 30.0 EUR

2025-26 YOGA ATELIERRA

 HELDUENTZAKO ATELIER ESKAINTZA 

·

🗓️ DATA/ORDUA:

Urriaren 1etik - ekainaren 17ra




Eguaztenetan 19:00-20:30


 📍 LEKUA:

Faktoria, Laudio

👤ADINA:

+18 urte


🎫 PREZIOA:

- Bazkideek: 27€
- Ez bazkideek: 33€  

 **Egoera zaurgarrien aurrean jarri gurekin harremanetan (faktoria@aiaraldea.eus edo 693855312 zenbakira deituta), eta Faktoriak ekarpenak egiteko bestelako aukerak bilatuko ditu.


INFORMAZIO GEHIAGO

Lau urteko ibilbidea egin du Yoga Atelierrak Faktorian, aurten ere izena emateko aukera egongo da.. Ordu eta erdiko saioak izango dira astean behin, eta nola ez, euskaraz garatuko da gorputzarentzat eta arimarentzat osagarri den eskola eder hau. Yoga eskolan zehaztasun teknikoa eta intentsitate fisikoa landuko dira, arnasketarekin batera, gorputza eta buruaren integrazioa garatuz kontzientzia eraldatzeko.

Segurtasunez aurrera egiteko, era progresibo eta egokian landuko dira postura ezberdinak, zailtasun pertsonaletara moldatzeko gailuak erabiliz hauetan ongizatea eta exekuzio zuzena areagotzeko. 

 HEZITZAILEA 

JOSU ARTETXE ESPERANZAK gaztetatik natura, mendia eta eskalada maite izan ditu. Eskaladan zailtasuna bilatzeak, beste gauza batzuen artean, malgutasuna lantzera eraman zuen, eta horren ondorioz, yogaren mundura. Duela sei urte Iyengar yoga metodoa ikasi eta praktikatzen hasi zen eta urte eta erditik hona irakasle titulazioa prestatzen dabil. Beste batzuen artean Christian Pisano, Patxi Lizardi eta Henar Montava irakasleengandik jaso du ezagutza, saio intentsibo zein kurtso osoko klaseetan. Gogotsu hartzen du Faktorian yoga euskaraz irakasteko erronka.


OHARRAK

-IZEN-EMATEA: Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea eta matrikula ordaintzea. Digitalki zailtasunak izanez gero, Faktoriara bertaratu eta harrera puntuan dagoenak lagunduko zaitu.Ate irekiak frogatzeko dira, ez zaitu apuntatzera lotzen.

- TOKI KOPURUA: Inskripzioa toki kopurua baino gehiagok osatuz gero, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat (tokia konfirmatzean bideratuko da ordainketa, eta orduan bukatuko da izen-emate prozesua).

IKASTURTE OSOA: Saioak urritik ekainera izango dira. Egutegia eskola egutegiaren arabera antolatuko dugu. Izena ematen duenak ikasturte guztian parte hartzeko konpromisoa hartzen du.
IZEN-EMATEA BERTAN BEHERA UZTEA: Ikastaroa hasi eta gero utzi nahi dutenek, Faktoriako koordinatzaileari jakinarazi beharko diote hilabete bateko epearekin, beraien izen-ematea eta ordainketa hurrengo hilabetean bertan behera uzteko.
PREZIOA: Prezioa ikasturte guztirako kalkulatua dago, beraz, ez da saioka kobratuko. 

Ordainketa hilabeteka zatikatzeko aukera egongo da. Hilabetero berdina ordainduko da, hilabete horretako saio kopuruak kontuan hartu gabe.  

TALDEA OSATZEKO PARTAIDE KOPURUA: Taldea osatzeko 8-10 lagun behar dira, bestela ez da saiorik emango.


☎️ HARREMANETARAKO

Telefono zenbakia (Aritz): 693 85 53 12

Arreta ordutegia: 9:00-14:00 eta 17:00-20:00


HAUR eta FAMILIAK


KERAMIKA ETA ARTEA

ASTELEHENETAN 17:15-18:45
Buztinarekin esperimentatzeko tailerra.


    Izena eman

SUKALDARITZA ETA NATURA

MARTITZENETAN 17:15-18:15
Garaiko produktuekin sukaldaritza saioak.


    Izena eman

BIDEOPODCAST ATELIERRA

MARTITZENETAN 17:15-18:15
Euskaraz ahozkotasuna lantzeko atelierra.


    Izena eman

ARTE ESZENIKOAK

EGUAZTENETAN 16:00-17:30 eta 17:30-19:00
Gorputza eszenan frogatzeko aukera.


    Izena eman

DANTZA SORTZAILEA

EGUENETAN 17:15-18:15
Mugimendua, gorputza, gozamena.


    Izena eman

GAZTE eta HELDUAK


MARGO ESKOLA

ASTELEHENETAN 18:30-20:30

Sormena indartzeko eta ahalduntzeko, margoaren bidez.


    Izena eman 

ANTZERKI ESKOLA

MARTITZENETAN 18:30-20:30
Antzeztu, esperimentatu, sortu eta gozatu.


   Izena eman

EUSKARA SALTSAN

MARTITZENETAN 18:15-19:15 eta 19:30-20:30

Euskara erraz eta arin ikasteko.

  Izena eman

YOGA ESKOLA

EGUAZTENETAN 19:00-20:30
Gorputza eta arima osagarritzeko eskola euskaraz.


    Izena eman 

FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA

Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.

Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!

Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.

FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA

Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.

Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .

Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:

688 64 79 42 telefonoan gaude..

    Date & Time
    asteazkena
    2025(e)ko urriaren 8(a)
    Start - 16:00
    asteazkena
    2026(e)ko ekainaren 17(a)
    End - 17:30 Etc/GMT+1
    Kokapena

    (Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

    Errotari kalea 4-8 pabilioia.
    01400 Laudio/Llodio
    Euskal Herria
    +34 946 56 85 54
    +34 688 64 79 42
    faktoria@aiaraldea.eus
    Ikusi mapan
    Antolatzailea

    (Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

    +34 946 56 85 54
    +34 688 64 79 42
    faktoria@aiaraldea.eus
    SHARE

    Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.