BIDEOPODCAST ATELIERRA
2025-26 BIDEOPODCAST ATELIERRA

NERABEENTZAKO ATELIER ESKAINTZA
🗓️ DATA/ORDUA:
Urriak 7tik - ekainaren 16ra
Martitzenetan 17:15-18:15
📍 LEKUA:
Faktoria, Laudio
👤 ADINA:
2010-2015 urte bitartean jaioak
🎫 PREZIOA:
- Bazkideek: 15€
- Ez bazkideek: 20€
INFORMAZIO GEHIAGO
Euskaraz ahozkotasuna lantzeko atelier paregabea aurkezten dugu. Bideo podscat bat hasieratik bukaerara zelan egin daitekeen ikasiko dugu elkarrekin. Publikoan mintzatzeko gaitasuna, teknologia berrien erabilera, elkarlana eta beste hainbat balio bereganatuko duen atelierra.

HEZITZAILEAK
MADDI SAUTUA, XABIER GOMEZ ETA IZARO FOMBELLIDA.
Hezitzaile saltseroak dira. Nerabeekin konektatzeko arazorik izango ez duten pertsonak dira. Asialdian hainbat esperientzia dituzte eta irratsaio zein bideopodskats ezberdinetan parte hartu izan dute. Hiruak elkarrekin talde izugarria osatzen dute.
OHARRAK
-IZEN-EMATEA: Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea eta matrikula ordaintzea. Digitalki zailtasunak izanez gero, Faktoriara bertaratu eta harrera puntuan dagoenak lagunduko zaitu.Ate irekiak frogatzeko dira, ez zaitu apuntatzera lotzen.
- TOKI KOPURUA: Inskripzioa toki kopurua baino gehiagok osatuz gero, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat (tokia konfirmatzean bideratuko da ordainketa, eta orduan bukatuko da izen-emate prozesua).
- IKASTURTE OSOA: Saioak urritik ekainera izango dira. Egutegia eskola egutegiaren arabera antolatuko dugu. Izena ematen duenak ikasturte guztian parte hartzeko konpromisoa hartzen du.
- IZEN-EMATEA BERTAN BEHERA UZTEA: Ikastaroa hasi eta gero utzi nahi dutenek, Faktoriako koordinatzaileari jakinarazi beharko diote hilabete bateko epearekin, beraien izen-ematea eta ordainketa hurrengo hilabetean bertan behera uzteko.
- PREZIOA: Prezioa ikasturte guztirako kalkulatua dago, beraz, ez da saioka kobratuko.
Ordainketa hilabeteka zatikatzeko aukera egongo da. Hilabetero berdina ordainduko da, hilabete horretako saio kopuruak kontuan hartu gabe.
- TALDEA OSATZEKO PARTAIDE KOPURUA: Taldea osatzeko 8-10 lagun behar dira, bestela ez da saiorik emango.
☎️ HARREMANETARAKO
Telefono zenbakia (Aritz): 693 85 53 12
Arreta ordutegia: 9:00-14:00 eta 17:00-20:00
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..