ANTZERKIA ETA TXOKOLATEA ZIKLOA: 4 emanaldietarako bonoa

Registrations are closed

ANTZERKIA eta TXOKOLATEA zikloa. 4 emankizun. Azaroaren 07tik abenduaren 26ra, domeketan.

Antzerkira joateko ohitura gutxi dugu inguruotan, are eta gutxiago euskarazko antzerkia kontsumitzeko. Ziklo honen helburua da Aiaraldeko herritarrak antzerkira gerturatzea eta teloien atzean ezkutatzen den horretaz solastea sortzaileekin, txokolate goxo baten konpainiarekin beti ere. Horregatik antzezlanaren ostean, sortzaileekin solasaldia izango dugu Faktorian. 

Emanaldiak 18:00etan hasiko dira.

4 SAIOETARAKO BONOA:

  • Ikasle eta langabetuak: 25 €

  • Faktoriako Bazkideak: 36 €

  • Ez Bazkideak: 40 €

BANAKAKO SARRERAK: 

  • Ikasle eta langabetuak: 7,5 €

  • Faktoriako Bazkideak: 10 €

  • Ez Bazkideak: 12 €


OBRAK

Azaroak 07, domeka, 18:00etan. ERRESISTENTZIA ARAZO  FISIKOA DA. Maite Aizpurua Olaizola



Noiz hasten da promesa bat materia bihurtzen? Nola egin korrika norbere gorputzetik? Korrika ibiltzea azelerazioari, pausu markatuei men egitea da running-aren kulturan. Saltaka egiteko ordea, gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen gaituen antzerki-performanzea da honakoa.Sententzia medikoak, ibilera okerrak, desirak ironikoak eta diziplinamendu ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada.

Erresistentzia intimoak zeharkatu eta disidentziarako agertokiak asmatzea “diskapazitatea” kontzeptua barrutik lehertzeko. Makinaren dardara eta mamuak konpartitzea. Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibilian-ibilian baina, egia entrenatzen den gezurra besterik ez da. Martxan dabilen promesa.


 Azaroak 21, domeka, 18:00etan: TRIBIZ, BASERRI GALDUE. Jon Ander Urresti



700 urtetik gora dituen Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi naiz, atez-ate. Edo honetaz geratzen den harri eta haga erorien aurrean.

Gure familiaren azken belaunaldiko elkarren arteko gatazkek utzi zuten 1800 metro karratuko baserria arkeologia objektu bihurtzen. Baserri bat gelditzen den momentuan erortzen hasten baita. Sortez, akzioak erreproduzitzeko dokumentu batzuk kontserbatzen ditugu: Lan tresnak. Tresna hauek, lanaren nostalgiaren inguruan zabalduko digute gogoeta: Gure arbasoak baserria zutik mantentzen zuten akzioa hutsa ziren, lana. Akzio hauek ote dira gure ondarerik handiena?

Baserritarren bilobak aktoreak dira gaur egun: eszenaren bizitza, akzio eta tresna horien oihartzunaren erabilera bilatzen duten baserritar posmodernoak. Egungo gaia da baserriarekin dugun gaztaka: erabilera galtzen ari den ondarearekin zer egin?



Abenduak 19, domeka, 18:00etan. NIRE ZIGILUA. HOMOFOBIAREN (BESTE) ISTORIO BAT. Alain Lersundi.


Zuei ere gauetan pentsamenduek bisita egiten al dizuete? Nortzuk dira pentsamendu hauek? Gaua luzea izaten da burua bueltaka dabilenean, eguna ere luze da jendartean lekurik aurkitzen ez duzunean. Lorik egin ezinda dagoen nerabeak, genero binarismoak eta sexu/genero dikotomiak sortzen duen botere estrukturala agerian jarriko du, gau batetako pentsamenduen bilakaeraz. "- Eta zuk? Zer egiten duzu?" "-Yo no lo entiendo pero lo respeto"


Abenduak 26, domeka, 18:00etan. SATIRO. Xanti Agirrezabala Zeberio


Nik ditut zure desirak, zure nahiak, zure fantasiak, zure erotika. Ni, zu naiz. Dena da haragia, gorputza. Gorputzaren bila zabiltza etengabean. Gorputza baduzu, baina ahaztu egiten duzu, larrosaren usainak larrosa ahazten duen bezala, aurkitu nahian dabilen gorputz batek gorputza aurkitzen duen arte.


Elizak dio: gorputza erruduna da

Zientziak dio: gorputza makina bat da

Iragarkiak dio: gorputza negozioa da

Gorputzak dio: ni FESTA bat naiz.

(Eduardo Galeano)



Date & Time
igandea
2021(e)ko azaroaren 7(a)
Start - 18:00
igandea
2021(e)ko abenduaren 26(a)
End - 20:00 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.