ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA, antzerkia eta txokolatea zikloa

Registrations are closed

ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA. Maite Aizpurua Olaizola [ANTZERKIA eta TXOKOLATEA].  Azaroak 07, domeka.

Emanaldia 18:00etan hasiko da.

SARRERAK: 

  • Ikasle eta langabetuak: 7,5 €

  • Faktoriako Bazkideak: 10 €

  • Ez Bazkideak: 12 €

Antzerkia eta Txokolatea zikloko 4 saioetarako bonoa ere salgai:

  • Ikasle eta langabetuak: 25 €

  • Faktoriako Bazkideak: 36 €

  • Ez Bazkideak: 40 €

ANTZERKIA ETA TXOKOLATEA ZIKLOA

Antzerkira joateko ohitura gutxi dugu inguruotan, are eta gutxiago euskarazko antzerkia kontsumitzeko. Ziklo honen helburua da Aiaraldeko herritarrak antzerkira gerturatzea eta teloien atzean ezkutatzen den horretaz solastea sortzaileekin, txokolate goxo baten konpainiarekin beti ere. Horregatik antzezlanaren ostean, sortzaileekin solasaldia izango dugu Faktorian. 


ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA


SINOPSIA

Noiz hasten da promesa bat materia bihurtzen? Nola egin korrika norbere gorputzetik? Korrika ibiltzea azelerazioari, pausu markatuei men egitea da running-aren kulturan. Saltaka egiteko ordea, gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen gaituen

antzerki-performanzea da honakoa.Sententzia medikoak, ibilera okerrak, desirak ironikoak eta diziplinamendu ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada.

Erresistentzia intimoak zeharkatu eta disidentziarako agertokiak asmatzea “diskapazitatea” kontzeptua barrutik lehertzeko. Makinaren dardara eta mamuak konpartitzea. Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibilian-ibilian baina, egia entrenatzen den gezurra besterik ez da. Martxan dabilen promesa.


FITXA ARTISTIKOA

Sorkuntza eta interpretazioa: Maite Aizpurua Olaizola

Bidelagun artistikoa: Matxalen de Pedro Larrea

Argiztapen diseinua: Miriam Ubanet

Trailerra: Zazpi t´erdi

Teaserra eta difusiorako argazkiak: Yuri Agirre (Kulturaz Koop.)

Musika “Mozarten bibolin kontzertua 3.zk.” (moldaketa): Asier Renteria






Date & Time
igandea
2021(e)ko azaroaren 7(a)
18:00 20:00 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.