NIRE ZIGILUA. HOMOFOBIAREN (BESTE) ISTORIO BAT, [Antzerkia eta Txokolatea zikloa]

Registrations are closed

NIRE ZIGILUA. HOMOFOBIAREN (BESTE) ISTORIO BAT. Alain Lersundi [ANTZERKIA eta TXOKOLATEA].  Abenduak 19, domeka.

Emanaldia 18:00etan hasiko da.

SARRERAK: 

  • Ikasle eta langabetuak: 7,5 €

  • Faktoriako Bazkideak: 10 €

  • Ez Bazkideak: 12 €

Antzerkia eta Txokolatea zikloko 4 saioetarako bonoa ere salgai:

  • Ikasle eta langabetuak: 25 €

  • Faktoriako Bazkideak: 36 €

  • Ez Bazkideak: 40 €

ANTZERKIA ETA TXOKOLATEA ZIKLOA

Antzerkira joateko ohitura gutxi dugu inguruotan, are eta gutxiago euskarazko antzerkia kontsumitzeko. Ziklo honen helburua da Aiaraldeko herritarrak antzerkira gerturatzea eta teloien atzean ezkutatzen den horretaz solastea sortzaileekin, txokolate goxo baten konpainiarekin beti ere. Horregatik antzezlanaren ostean, sortzaileekin solasaldia izango dugu Faktorian. 


NIRE ZIGILUA. HOMOFOBIAREN (BESTE) ISTORIO BAT. 


SINOPSIA

Zuei ere gauetan pentsamenduek bisita egiten al dizuete? Nortzuk dira pentsamendu hauek? Gaua luzea izaten da burua bueltaka dabilenean, eguna ere luze da jendartean lekurik aurkitzen ez duzunean. Lorik egin ezinda dagoen nerabeak, genero binarismoak eta sexu/genero dikotomiak sortzen duen botere estrukturala agerian jarriko du, gau batetako pentsamenduen bilakaeraz. "- Eta zuk? Zer egiten duzu?" "-Yo no lo entiendo pero lo respeto".



 






Date & Time
igandea
2021(e)ko abenduaren 19(a)
18:00 20:00 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.