TRIBIZ BASERRI GALDUE [Antzerkia eta Txokolatea zikloa]

Registrations are closed

TRIBIZ, BASERRI GALDUE. Jon Ander Urresti [ANTZERKIA eta TXOKOLATEA].  Azaroak 21, domeka.

Emanaldia 18:00etan hasiko da.

SARRERAK: 

  • Ikasle eta langabetuak: 7,5 €

  • Faktoriako Bazkideak: 10 €

  • Ez Bazkideak: 12 €

Antzerkia eta Txokolatea zikloko 4 saioetarako bonoa ere salgai:

  • Ikasle eta langabetuak: 25 €

  • Faktoriako Bazkideak: 36 €

  • Ez Bazkideak: 40 €

ANTZERKIA ETA TXOKOLATEA ZIKLOA

Antzerkira joateko ohitura gutxi dugu inguruotan, are eta gutxiago euskarazko antzerkia kontsumitzeko. Ziklo honen helburua da Aiaraldeko herritarrak antzerkira gerturatzea eta teloien atzean ezkutatzen den horretaz solastea sortzaileekin, txokolate goxo baten konpainiarekin beti ere. Horregatik antzezlanaren ostean, sortzaileekin solasaldia izango dugu Faktorian. 


TRIBIZ, BASERRI GALDUE


SINOPSIA

700 urtetik gora dituen Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi naiz, atez-ate. Edo honetaz geratzen den harri eta haga erorien aurrean.

Gure familiaren azken belaunaldiko elkarren arteko gatazkek utzi zuten 1800 metro karratuko baserria arkeologia objektu bihurtzen. Baserri bat gelditzen den momentuan erortzen hasten baita. Sortez, akzioak erreproduzitzeko dokumentu batzuk kontserbatzen ditugu: Lan tresnak. Tresna hauek, lanaren nostalgiaren inguruan zabalduko digute gogoeta: Gure arbasoak baserria zutik mantentzen zuten akzioa hutsa ziren, lana. Akzio hauek ote dira gure ondarerik handiena?

Baserritarren bilobak aktoreak dira gaur egun: eszenaren bizitza, akzio eta tresna horien oihartzunaren erabilera bilatzen duten baserritar posmodernoak. Egungo gaia da baserriarekin dugun gaztaka: erabilera galtzen ari den ondarearekin zer egin? 

 


FITXA ARTISTIKOA

  • Sortzailea eta Interpretea: Jon Ander Urresti

  • Zuzendaritza laguntza: Matxalen de Pedro eta Igor de Quadra

  • Eszenografia: Familia ondasunak

  • Argiztapena: David Alcorta

  • Soinua: Asier Renteria

  • Irudia: Aitane Goñi Landa

  • Bideoa: Arriguri Coop.

  • Ekoizpena eta Banaketa: Jon Ander Urresti

  • Ikerketa adituak: Bittor Uriarte Anasagasti, Ana Aurrekoetxea Bildosola eta Anton Erkoreka.

  • Elkarrizketatuak: Gotzone Ugalde Asla, Espe Ugalde Asla, Gurutze Ugalde Asla, Karmen Ugalde Asla, Angel Ugalde Asla, Lourdes Argintxona Asla

  • Banaketa laguntzailea: Irantzu Azpeitia

  • Itzulpena: Amaia Zapiain

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Hameka, Eztena jaialdia, Dantzerti, Centro coreografico de la Gomera, Horman Poster, Kulturaz Koop, Harrobia.


BIOGRAFIA LABURRA

Jon Ander Urresti Ugalde (Bermeo, 1992)

Filosofian graduatua eta DANTZERTI Bilboko arte eszenikoen goi mailako eskolan graduatua da. Kurtso osagarri ezberdinak egin ditu irakasle erreferenteekin: Vicente Fuentes, Andres Corchero, Roberta Carreri, Eugenio Barba, Fabio Mangolini, Francesco Carril, Chisato Ono, Andrea Gimenez... beste askoren artean.

Egun proiektu artistiko-pedagogiko ezberdinetan murgilduta dago eta HORMAN POSTER taldearen parte da , ANTIGONE antzezlanarekin biran dabiltza eta beste hainbat proiektu  dituzte eskuartean.

Interprete moduan, Arriagako produkzioetan lan egin du: “Madrigales”, “FACES” ikuskizunetan, eta telesailetan ere aritu da.

Hurrengo proiektua Théâtre des Chimères taldearekin burutuko du, Fabio Rubiano kolonbiarraren zuzendaritzapean.

BIDEOAK

DAPA-k Egindako erreportajea.









Date & Time
igandea
2021(e)ko azaroaren 21(a)
18:00 20:00 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.