
Geroa argituz, bagoaz
ZER DA F2030?

Zer da gogoeta estrategikoa?
Gogoeta estrategikoa 2030 bitarte Aiaraldea Ekintzen Faktoriak jarraitu beharreko norabide estrategikoa definitzeko prozesu komunitarioa da. Prozesuak hiru fase nagusi ditu:
# ANALISI FASEA n hamabost urte hauetan egindakoa zentzu askotan aztertu dugu, 2015ean eginiko AIARALDEA 2020 Gogoeta Estrategikoari jarraiki.
# LABORATEGI FASEA
n,
―
orain
―
Aiaraldea Ekintzen Faktoriak hurrengo bost urteetan egin beharrekoak eztabaidatu eta zirriborratuko ditugu! (2025 API-UZT bitartean).
# ERREDAKZIO ETA GAUZAPEN FASEA n, hartutako erabakiak lurreratu eta gauzatzeko ekintza planak osatuko ditugu (2025eko irailetik aurrera), gerora ebaluatu eta dagokionean eguneratzeko!
F2030 FASEAK
LABORATEGI FASEAREN hastapenetan aurkitzen gara orain. Fase honek 2025eko martxotik irailera arte iraungo du. Uztailetik irailera erredakzio fasea abituko dugu, laborategi fasean eztabaidatutakoetatik F2030aren lehengo dokumentuei forma emanez. Irailetik aurrera gauzapen eta jarraipen fasea izango da eta amestutako guztia ekintza plan desberdinetan lurreratuko dugu.
F2030eko lehengo erabaki uzta irailerako izango dugu...
Diseinu Fasea
F2030 Gogoeta Estrategikoaren prozesua diseinatzea.
Aurkezpen Fasea
Komunitatearen hainbat segmenturi prozesua aurkeztea.
Analisi Fasea
2015-2023 bitarteko ibilbidearen azterketa eta ikaskuntzen bilduma.
Laborategi Fasea
F2030 amesteko eta etorkizuna gogoetatzeko lanketak.
Erredakzio Fasea
F2030 Gogoeta Estrategiko dokumentuaren erredakzioa.
Gauzapen eta Jarraipen Fasea
F2030 Gogoeta Estrategikoa ezartzea eta prozesuaren jarraipena zein ebaluazioa gauzatzea.

BURUTIK HASI ETA TENTAKULUETAN JARRAITU
PROIEKTU OROKORRETIK ILDOETARA
Aiaraldea Kooperatiba Elkartean bi etapa edo ikasturteetan marraztuko da 2030. urterako bidea. Pñagarro bailitzan, maiatzetik ekainera Aiaraldea Ekintzen Faktorian "buruan" zentratuko gara, egitasmo orokorra definitzeko; eta datorren ikasturtean erabakitzen ditugun ildo edo "hanka" estrategikoen Gogoeta Estrategikoak gauzatuko ditugu, komunitatea erdigunean jarrita.
Proiektu orokorraren laborategi fasea bukatzean hasiko gara ildoen laborategi fasearekin.
EZTABAIDA PUNTUAK

EUSKARAREN NORMALIZAZIOA
Euskararen normalizazioaren alorrean Aiaraldea Ekintzen Faktoriak hurrengo urteetan nola eragin nahi duen argitzera bideratutako eztabaidak izango ditugu.
EZTABAIDA SAIO IREKIAK:
APIRILAREN 25 eta 26ean.

ESKUALDETASUNA, KOMUNITARIOTASUNA ETA ERAGIN EREMUA
Orain arte eskualdean zentratu dugu gure jarduna, baina ala izaten jarraitu beharko litzateke hurrengo urteetan? Zertan izan gara komunitario? Galdera horiek eta beste hainbeste lantzeko eztabaida saioak antolatuko ditugu.
EZTABAIDA SAIO IREKIAK:
MAIATZAREN 14 eta 17an.

KUDEAKETA EREDUA ETA EREDU SOZIAL ETA EKONOMIKOA
Hamabost urte hauetan asko hazi da kooperatiba eta haren jarduna, eta horrek mahaigainean utzi ditu bestelako erronka eta zailtasun asko. Eztabaida saio hauetan antolaketa ereduaz, gidaritza ereduaz, parte hartzeaz eta izan beharreko eredu sozio-ekonomikoaz hitz egingo dugu.
EZTABAIDA SAIO IREKIA:
EKAINAREN 14an.
IZEN EMATEA
F2030 prozesuaren baitan, guztion artean adostu eta marraztuko dugu geroa! Animatu eta etorri saio irekietara!
Aukeratu hobekien datorkizun data eta apuntatu zaitez inprimaki honen bidez.
Edo idatziguzu 688 625 900 telefonora.
Aukeratu hobekien datorkizun data eta apuntatu zaitez inprimaki honen bidez.
Edo idatziguzu 688 625 900 telefonora.
IZENA EMAN
ALBISTEAK

ANALISI FASEA BUKATUTA
F2030 prozesuaren diseinu eta analisi faseak espero baino gehiago luzatu dira...