ZILARREZKO BITXIGINTZA

Registrations are closed

ZILARREZKO BITXIGINTZA,  ERAZTUNA EGITEKO TAILERRA

Helduentzako atelier puntuala

 TAILERRA 


🗓️ DATA/ORDUA:

Apirilak 18, zapatua 10:30-13:30

 📍 LEKUA:
Faktoria, Laudio


🎫 Sarrerak

Bazkideek 55€ / Ez-bazkideek 60€


INFORMAZIO GEHIAGO

Maitane Urdampilleta da, MAIURen atzean dagoen pertsona.

Tailer praktiko bat eskainiko digu, leku mugatuekin. Tailerretik ateratzen den bitxia, etxera eramateko aukera izango du parte hartzaile bakoitzak. Interesdunek webgunean eman beharko dute izena. Erreserba izen-emate hurrenkera erabilita egingo da, eta lehenbiziko 12 partaideek izango dute preferentzia. Gainontzekoek lehentasuna izango dute hurrengo saioan onartuak izateko.

ARTISTARI BURUZKO INFORMAZIOA

Maitaneren eskuak beti sortzeko premiarekin bizi dira. Artisau izatea ofizio bat baino zerbait gehiago dela argi du, munduan zehar mugitzeko eta ulertzeko modua dela.

Sormen eta artisautza proiektu ezberdinak martxan jarri ondoren, zilarrezko bitxigintzaz maitemintzen joan zen. Atzamarrak eta sormena lanbide bihurtzeko ilusio geldiezin horrekin, bitxigintza ikasi zuen Bartzelonako eskola txiki batean. Horrela sortu zen MAIUR marka. Proiektuak, bizi garen ingurunea zaintzea, eta inguruan ditugun baliabideak eta natura errespetatzea du helburu. Horregatik bere lana iraunkorra da eta nortasun propioa duen artisautza egiten du. 


☎️ HARREMANETARAKO

Bestelako informazio edo zalantzeratako (Aritz): 693 85 53 12


FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA

Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.

Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!

Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.

FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA

Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.

Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .

Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:

688 64 79 42 telefonoan gaude..


    DATOZEN GERTAKIZUNAK:


    Upcoming Events
    Date & Time
    larunbata
    2026(e)ko apirilaren 18(a)
    10:30 13:30 Europe/Madrid
    Kokapena

    (Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

    Errotari kalea 4-8 pabilioia.
    01400 Laudio/Llodio
    Euskal Herria
    +34 946 56 85 54
    +34 688 64 79 42
    faktoria@aiaraldea.eus
    Ikusi mapan
    Antolatzailea

    (Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

    +34 946 56 85 54
    +34 688 64 79 42
    faktoria@aiaraldea.eus
    SHARE

    Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.