YOGA ATELIERRA
2025-26 YOGA ATELIERRA

HELDUENTZAKO ATELIER ESKAINTZA
🗓️ DATA/ORDUA:
Urriaren 1etik - ekainaren 17ra
Eguaztenetan 19:00-20:30
Urriaren 1etik - ekainaren 17ra
Eguaztenetan 19:00-20:30
📍 LEKUA:
Faktoria, Laudio
👤ADINA:
+18 urte
🎫 PREZIOA:
- Bazkideek: 27€
- Ez bazkideek: 33€
- Langabeak eta errenta zailtasunak dituztenek: 25€
INFORMAZIO GEHIAGO
Lau urteko ibilbidea egin du Yoga Atelierrak Faktorian, aurten ere izena emateko aukera egongo da.. Ordu eta erdiko saioak izango dira astean behin, eta nola ez, euskaraz garatuko da gorputzarentzat eta arimarentzat osagarri den eskola eder hau. Yoga eskolan zehaztasun teknikoa eta intentsitate fisikoa landuko dira, arnasketarekin batera, gorputza eta buruaren integrazioa garatuz kontzientzia eraldatzeko.
Segurtasunez aurrera egiteko, era progresibo eta egokian landuko dira postura ezberdinak, zailtasun pertsonaletara moldatzeko gailuak erabiliz hauetan ongizatea eta exekuzio zuzena areagotzeko.

HEZITZAILEA
JOSU ARTETXE ESPERANZAK gaztetatik natura, mendia eta eskalada maite izan ditu. Eskaladan zailtasuna bilatzeak, beste gauza batzuen artean, malgutasuna lantzera eraman zuen, eta horren ondorioz, yogaren mundura. Duela sei urte Iyengar yoga metodoa ikasi eta praktikatzen hasi zen eta urte eta erditik hona irakasle titulazioa prestatzen dabil. Beste batzuen artean Christian Pisano, Patxi Lizardi eta Henar Montava irakasleengandik jaso du ezagutza, saio intentsibo zein kurtso osoko klaseetan. Gogotsu hartzen du Faktorian yoga euskaraz irakasteko erronka.
OHARRAK
-IZEN-EMATEA: Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea eta matrikula ordaintzea. Digitalki zailtasunak izanez gero, Faktoriara bertaratu eta harrera puntuan dagoenak lagunduko zaitu.Ate irekiak frogatzeko dira, ez zaitu apuntatzera lotzen.
- TOKI KOPURUA: Inskripzioa toki kopurua baino gehiagok osatuz gero, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat (tokia konfirmatzean bideratuko da ordainketa, eta orduan bukatuko da izen-emate prozesua).
- IKASTURTE OSOA: Saioak urritik ekainera izango dira. Egutegia eskola egutegiaren arabera antolatuko dugu. Izena ematen duenak ikasturte guztian parte hartzeko konpromisoa hartzen du.
- IZEN-EMATEA BERTAN BEHERA UZTEA: Ikastaroa hasi eta gero utzi nahi dutenek, Faktoriako koordinatzaileari jakinarazi beharko diote hilabete bateko epearekin, beraien izen-ematea eta ordainketa hurrengo hilabetean bertan behera uzteko.
- PREZIOA: Prezioa ikasturte guztirako kalkulatua dago, beraz, ez da saioka kobratuko.
Ordainketa hilabeteka zatikatzeko aukera egongo da. Hilabetero berdina ordainduko da, hilabete horretako saio kopuruak kontuan hartu gabe.
- TALDEA OSATZEKO PARTAIDE KOPURUA: Taldea osatzeko 8-10 lagun behar dira, bestela ez da saiorik emango.
☎️ HARREMANETARAKO
Telefono zenbakia (Aritz): 693 85 53 12
Arreta ordutegia: 9:00-14:00 eta 17:00-20:00
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..