OLATZ SALVADOR: Solasaldi musikatua
OLATZ SALVADOR solasaldi musikatua
Urtarrilaren 19an, domeka iluntzean, OLATZ SALVADOR bakarlaria izango dugu Faktorian bere ibilbideari hitzak eta kantuak jartzen. Sarrera 5€ izango da bazkideentzat, eta 7€ gainontzekoentzat.
OLATZ SALVADOR musikaria izango dugu Faktorian urtarrilaren 19an, 19:00etan. Solasaldi musikatua izango da, eta bere ibilbidea hitzez eta kantuz josiko du Izar Mendiguren kazetariaren puntuei erantzunez. Ibilbide oparoa egina du Olatz Salvadorrek musikagintzan. 2010etik Skakeitan taldean aritu zen, eta 2014an ekin zion bakarkako ibilbideari. Ordutik bakarkako lau lan plazaratu izan ditu: Zarautz Zuzenean diskoa (2017), 'Zintzilik' (2018), 'Aho uhal' (2021) eta 'Zainak eman' (2024).
Ordutegia
19:00etan hasiera, 18:30ean ate irekiera.
Galderarik baduzu
688625900.
Norentzat
Nahi duen ororentzat
Sarrerak
5€ bazkideak, 7€ ez bazkideak