NATUR ATELIERRA 2024-2025

Mundua ezagutu, JANARI AGROEKOLOGIKOA SUKALDATUZ!

Bidaltzailea 22,73 € to 27,27 €
  ×
Deskontua berezia (langabeak, errenta zailtasunak dituztenentzat...)
25,00 € 22.73 EUR
Prezio orokorra
30,00 € 27.27 EUR

 AZALPENA

Mundua gurekin ezagutu nahi duzu? Mundua, gure ingurua, natura ezagutzeko hamaika modu daude. Guk esperimentaziotik ezagutzea planteatzen dugu Atelier honetan.

Naturak ematen dizkiguten produktuak ezagutu, aztertu eta sukaldatuko ditugu. 

Atelierrean zehar batez ere lurrak ematen dizkiguten produkto ezberdinak frogatuko ditugu sentzumen guztiak erabiliz.. 

USAIMENA: Naturaren landare ezberdinekin lurrinak egingo ditugu, alkoholik erabili gabe eta gure naturarentzako ahalik eta kalte gutxien egiten dien oriduktuekin.

ZAPOREA: Hainbat garaiko produktu sukaldatuko ditugu, haurrek agroekologiaren munduan sartzeko.

UKIMENA: Naturan topatu ditzakegun sendabelarrekin kremak egingo ditugu gure gorputza zaintzeko.

Atelierrean zehar inguruko abeltzain eta nekazarien bisita izango dugu, beraien produktua ezagutzeko. Hala nola, ogia, haragia, esnea, gazta... gure eskualdean zelan egiten diren aztertuko ditugu.



HEZITZAILEA

ARITZ LILI LEKANDA 

Aritzek bere bi pasio azaleratu egiten ditu haurrekin sukaldatzen duenean. Sukaldaritza eta hezkuntza.

Hezkuntzan, aisialdiaren munduan 17 urte zituenean hasi zen, formazio ezberdinak jaso eta eman izan ditu mundu honekin lotuta. Haurren behaketan oinarritzen du bere lana, eta behaketa horretatik haurren beharrak asetzen saiatzen da.

Sukaldaritza aldiz, pasio ezkutu horietako bat du. Jatea gustoko du eta plater goxoak egitea ere. Baita sukaldean esperimentatzea eta jolastea ere. Ez du izan aparteko ikasketarik gai honetan, baina bere familiako emakumeek gordetako jakintzak hartu eta aplikatu egiten ditu sukaldean.

INFORMAZIO PRAKTIKOA


Ordutegia

Asteazkenero

Urriaren 2tik ekainaren 18ra

- 2021-2017 URTE BITARTEETAN JAIOAK
17:00-18:00

- 2016-2012 URTE BITARTEETAN JAIOAK
18:00-19:00

Matrikulazioa

Plazaren erreserba egiteko, hilabete bateko kuota ordaindu beharko da, izena ematearekiko konpromisoa bermatzeko.


Prezioa

Prezio orokorra: 30€/ hilabete.

Bazkideak (Aiaraldea Ekintzen Faktorian): 25€/hilabete.

Ekonomikoki prekarioa (langabeak, ikasleak, errenta zailtasunak dituztenentzat:  25€/ hilabete.


Oharrak

*  Toki kopurua: 10-13, giro lasai batean sortzeko. Inskripzioa plaza kopurua baino gehiagok osatuz gero, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat.
** Ikasturte osorako eskola izango da (irailaren 30etik ekainaren 16ra ). Ordainketa hilabetero edo ordainketa bakarrean egin daiteke. Txartelaz, diruz edo helbideratez egin daiteke ordainketa.
*** Baja emateko hilabete bateko aurrerapenarekin abisatu beharko da.
**** Prezioa ikasturte guztirako kalkulatua dago, beraz, ez da saioka kobratuko. Hilabete horretako saio kopuruak ez dira kontuan hartuko.
***** Egutegia, eskola egutegiaren arabera antolatuko da.


Zalantzak argitzeko:

kokoriko@aiaraldea.eus

722 22 75 32 (Aritz)

Date & Time
osteguna
2024(e)ko urriaren 3(a)
14:15 16:15 Etc/GMT+1
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.