MARGO ESKOLA ATELIERRA

Bidaltzailea 30,00 € to 36,36 €
  ×
BEREZIA_MARGO ESKOLA ATELIERRA
33,00 € 30.0 EUR
EZ-BAZKIDE_MARGO ESKOLA ATELIERRA
40,00 € 36.36 EUR

2025-26 MARGO ESKOLA ATELIERRA

 HELDUENTZAKO ATELIER ESKAINTZA 

·

🗓️ DATA/ORDUA:

Urriaren 6tik - ekainaren 22ra




Astelehenetan 18:30-20:30


 📍 LEKUA:

Faktoria, Laudio


🎫 PREZIOA:

- Bazkideek: 35€
- Ez bazkideek: 40€

- Langabe eta errenta zailtasunak dituztenek: 33 €

Materialak aparte norbanakoak erosi beharko ditu. Horretarako, irakasleak aukera ezberdinak proposatuko ditu. Kostua 30€ ingurukoa izango da, eta urteetarako balio izango duen materiala da.


INFORMAZIO GEHIAGO

Aurten ere Faktoriako margo eta sormen talde amateurra antolatu dugu 2025-2026 ikasturteari begira.  Gurene Granderen eskutik, sorkuntzan eta margoan murgiltzeko aukera izango dugu, esperimentatzeko, sortzeko eta gozatzeko. Irudimena eta sormena ardatz izanik, norbanako zein taldearen alderdi sortzailea indartzea eta ahalduntzea bilatuko dugu eta arreta prozesuan jarriko dugu, emaitzan baino. 

Une oro, taldearen gogoen, interesen, ezagutzen, esperientzien... arabera bideratuko da eskola; horren araberako ariketa zehatzak proposatuko dira. Gureneren hitzetan 'margo eskola gozatzeko eta giro lasaien margotzeko asteko unea da. Ohikoan, talde polita sortzen eta taldeak proposatzen dituen proiektuen arabera bideratzen da eskola.'.

Urritik ekainera akuarela teknikan murgilduko gara,  eta margoa eta uraren arteko dantza horretan jolastuko gara eta margo teknika desberdinak ere esploratuko ditugu. Teknikan sakontzeko ariketa ezberdinak bideratuko dira: kolore karta, zirkulu kromatikoa, gradienteak, hezeak eta lehorrak, mantxak, gaiak... Horretarako, hausnarketa gai ezberdinak proposatuko dira, koadra ezagunen lanketa, erretratuak... Baita Faktoriaren arkitektura bereziaz (egurra, landareak, argia...) ere baliatuko gara.

Ikasturte erdian taldean erabakiko dugu hurrengo hilabeteetan akuarelarekin jarraitu edota teknika berrietan murgiltzea (oleo, grafitoa...).  Horrela,  taldeari teknika eta baliabide ezberdinak eskainiko zaizkio; ondoren, norbanakoak erabakitzeko bere proiektuak garatzeko ze lengoai erabaki nahi duen, bere interesen arabera.


 INFORMAZIO INTERESGARRIA 

Ikasturte bukaeran, taldeari erakusketa edota fanzine bat sortzeko aukera emango zaio. 

Naturan, aire librean, marrazketa saio bat egitea proposatuko zaio. 

Aiaraldean, garaian egon daitezkeen erakusketen arabera, erakusketa bat ikusteko irteera proposatuko da. 


OHARRAK

-IZEN-EMATEA: Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea eta matrikula ordaintzea. Digitalki zailtasunak izanez gero, Faktoriara bertaratu eta harrera puntuan dagoenak lagunduko zaitu.Ate irekiak frogatzeko dira, ez zaitu apuntatzera lotzen.

- TOKI KOPURUA: Inskripzioa toki kopurua baino gehiagok osatuz gero, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat (tokia konfirmatzean bideratuko da ordainketa, eta orduan bukatuko da izen-emate prozesua).

IKASTURTE OSOA: Saioak urritik ekainera izango dira. Egutegia eskola egutegiaren arabera antolatuko dugu. Izena ematen duenak ikasturte guztian parte hartzeko konpromisoa hartzen du.
IZEN-EMATEA BERTAN BEHERA UZTEA: Ikastaroa hasi eta gero utzi nahi dutenek, Faktoriako koordinatzaileari jakinarazi beharko diote hilabete bateko epearekin, beraien izen-ematea eta ordainketa hurrengo hilabetean bertan behera uzteko.
PREZIOA: Prezioa ikasturte guztirako kalkulatua dago, beraz, ez da saioka kobratuko. 

Ordainketa hilabeteka zatikatzeko aukera egongo da. Hilabetero berdina ordainduko da, hilabete horretako saio kopuruak kontuan hartu gabe.  

TALDEA OSATZEKO PARTAIDE KOPURUA: Taldea osatzeko 8-10 lagun behar dira, bestela ez da saiorik emango.


☎️ HARREMANETARAKO

Telefono zenbakia (Aritz): 693 85 53 12

Arreta ordutegia: 9:00-14:00 eta 17:00-20:00


FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA

Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.

Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!

Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.

FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA

Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.

Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .

Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:

688 64 79 42 telefonoan gaude..


    DATOZEN GERTAKIZUNAK:


    Upcoming Events
    Date & Time
    astelehena
    2025(e)ko urriaren 6(a)
    Start - 18:30
    astelehena
    2026(e)ko ekainaren 22(a)
    End - 20:30 Europe/Madrid
    Kokapena

    (Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

    Errotari kalea 4-8 pabilioia.
    01400 Laudio/Llodio
    Euskal Herria
    +34 946 56 85 54
    +34 688 64 79 42
    faktoria@aiaraldea.eus
    Ikusi mapan
    Antolatzailea

    (Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

    +34 946 56 85 54
    +34 688 64 79 42
    faktoria@aiaraldea.eus
    SHARE

    Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.