KERAMIKA ATELIERRA tekinka berriekin

Atelierren Faktoria

Registrations are closed

KERAMIKA atelierra, Aitziber Duarterekin

Bi egunetako tailer jarraia izango da, eta teknika berriak ikasiko ditugu: formen eraikuntza lehenengo saioan eta dekorazioa (oxidoak, pigmentoak...) bigarrenean.

 TAILERRA 


🗓️ DATA/ORDUA:

Urtarrilak 10 eta otsailak 7, zapatua 11:00-13:30

 📍 LEKUA:
Faktoria, Laudio


🎫 Sarrerak

Bazkideek 50€/2 saioak
Ez-bazkideek 60€/ 2 saioak


INFORMAZIO GEHIAGO

Jarduera emakumeei* zuzendua dago (ez mistoa da). Taldearen muga 12 pertsonakoa da. Izen-ematearen hurrenkeraren arabera itxiko da taldea. Kanpoan geratzen direnek (hurrenkeraren arabera) lehentasuna izango dute hurrengo hilabeteko saioan apuntatzeko.

Aurretik ere egin ditugu keramika saioak. Oraingoak aldiz ezberdinak izango dira. TEKNIKA BERRIAK ikasteko aukera izango dugu. Horregatik bi saioetan planteatzen dugu dinamika. Lehenengo saioan formen eraikuntzei emango diOgu tartea, mimoarekin tratatuz gure pieza eta lan sakonagoa eginez. Bigarren saioan aldiz dekorazioan murgilduko gara, dekorazio hau, oxidoekin, pigmentoekin eta beste teknika batzuekin egingo dugu.

Aitziber Duarte keramikagileak gidatuko du atelierra, zapatuan 2,5 orduko saioa eginez. Material guztia barne eta pieza etxera eramateko aukerarekin 2 saioek 50€ko prezioa izango dute.

Interesdunek webgunean eman beharko dute izena. Erreserba izen-emate hurrenkera erabilita egingo da, eta lehenbiziko 12 partaideek izango dute preferentzia. Gainontzekoek lehentasuna izango dute hurrengo saioan onartuak izateko.



☎️ HARREMANETARAKO

Faktoria (Aritz): 693 85 53 12


FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA

Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.

Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!

Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.

FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA

Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.

Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .

Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:

688 64 79 42 telefonoan gaude..


    DATOZEN GERTAKIZUNAK:


    Upcoming Events
    Date & Time
    larunbata
    2026(e)ko urtarrilaren 10(a)
    Start - 11:00
    larunbata
    2026(e)ko otsailaren 7(a)
    End - 13:30 Europe/Madrid
    Kokapena

    (Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

    Errotari kalea 4-8 pabilioia.
    01400 Laudio/Llodio
    Euskal Herria
    +34 946 56 85 54
    +34 688 64 79 42
    faktoria@aiaraldea.eus
    Ikusi mapan
    Antolatzailea

    (Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

    +34 946 56 85 54
    +34 688 64 79 42
    faktoria@aiaraldea.eus
    SHARE

    Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.