Kantak eta berbak, INES OSINAGA eta JOSEBA SARRIONANDIArekin

Registrations are closed

OLATU ARTEKO TXALUPA ARRAROA. KANTAK eta BERBAK Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandiarekin  Otsailak 19, zapatua, 20:30ean.

[SARRERA GUZTIAK SALDUTA] 


Duela ia hamar urte Joseba Sarrionandiak Habanan sortu zituen dozena bat testu kantu bihurtu zituen Ines Osinagak. Orain, idazlea berriz ere Euskal Herrira itzuli delarik, bi sortzaileen kantak eta berbak izango ditugu Faktoriako oholtzan.

[OHAR GARRANTZITSUA: 100 sarrera baino ez daude salgai, ez dago jende gehiago hartzeko aukerarik eta ez da itxaron zerrendarik gordeko].

AFALTZEKO AUKERA: Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da (mahaia erreserbatu nahi ezkero, deitu edo idatzi 722 84 67 62 telefono zenbakira).


(Argazkia: Patxi Gaztelumendi)


EMANALDIA EA herrian.

Urtarrilaren 23an, Ean eskaini zuten Osinaga eta Sarrionandiak emanaldia. Patxi Gaztelumendik kronika honetan jaso du horren berri: 

"...Jende gehiagok eman zuen izena antza igandeko saiorako. Baina bezperako itxura hartu zuen Eskolondoko aretoak. Miren Agur Meabek atondutako moduan jaso genituen Ines Osinaga musikaria eta Joseba Sarrionandia idazlea. Kuban Sarrionandiak idatzitako letrak, itsasoz  Euskal Herrira heldu eta disko forma hartu zuten Gose taldearekin. Igandeko saioan berriz, bakarka aritu zen kantuan Ines, Joseba Sarrionandiak berak idatzitako abesti bakoitzaren testuingurua azalduz. Katuak, erruak, portuak, basamortuak… denetarik hartu zuten hizpide.

Loturak, bizitako uneak, gogoeta filosofikoak, pasarte historikoak…. kontalari aparta da Joseba Sarrionandia. Orain arte liburuetatik baino ezagutu ez dugun idazleak jario ederra dauka hizketan ere. Berezko umore puntua eta memoria handia nabari zaio. Ezagutza eta irakurketa oparoa. Horren emaitza da bere sorkuntza. Eta horren esker onekoa Eako portura hurbildutakoen harrera."





Date & Time
larunbata
2022(e)ko otsailaren 19(a)
20:30 22:00 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.