JURGI EKIZA KONTZERTUA
JURGI EKIZA

Bakarka Jurgi Ekiza
KONTZERTUA
·🗓️ BI SAIO:
Irailak 27, zapatua/ 20.30
📍 LEKUA:
Faktoria, Laudio
🎫 13€ (bazkideak)/ 15€ (sarrera orokorra)
INFORMAZIO GEHIAGO
- Jurgi Ekiza· Banakako kontzertuen bira
Jurgi Ekiza, willis drummond-eko kantaria eta gitarristak, taldearen etenaldi mugagabea aprobetxatu du bere bakarkako bigarren lana isolamenduan prestatzeko: ARGITZALA. Album hori modu berezi batean aurkeztera dator: Bakar bakarrik ezsenatokian, alde batetik kanta batzu modu intimista eta gordin batean emanez baina bestetik, abesti batzu modu apainduago batean proposatuz ere. Aukera berezia izanen da orduan, diska berri hori zuzenean gozatu eta bizitzeko, baita artistaren ibilbidearen proiektu ezberdinetako kanten moldaketa bereziak primizian entzuteko. Galdu behar ez den kontzertu bat. EKIZA-k jadanik abisatu baitu diska berri honen aurkezpen bira “maratoi”-aren ondotik (20 kontzertu baino gehiago hilabete bakar batean!) garai batez berriz urrunduko zela agertokietatik.
Aiaraldea Ekintzen Faktorian irailaren 27ean izango da, proiektuaren 15.urteurrenaren bueltan.
☎️ HARREMANETARAKO
Kultur Faktoriaren telefono zenbakia (Nerea/Ixiar): 633 517 383
Kultur Faktoriaren helbidea: kultura@aiaraldea.eus
Kultur Faktoriako webgunea: kulturfaktoria.eus
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..