'INDARRA' eta 'BILAKETA BATEN KONTAKIZUNA' · SAIO IREKIA
INDARRA ETA BILAKETA BATEN KONTAKIZUNA

Bi artista plastikoen erakusketa eta gogoetak
SAIO IREKIA ETA SOLASALDIA
·
🗓️ DATA/ORDUA:
Uztailak 17, eguena, 19:00
📍 LEKUA:
Faktoria, Laudio
🎫 Jarduera libre eta doakoa
INFORMAZIO GEHIAGO
Uztailaren 7tik-17ra Asier eta Nerea beraien sorkuntza-prozesuan murgilduta, bakoitza bere prozesu partikularra garatuta. Beraien sorkuntza-lanak ezagutzeko uztailaren 17ean saio irekia egingo dugu, arratsaldeko 19.00etan.

NEREA CASTAÑO ·Arte plastikoak
INDARRA
Aurreko proiektu eskultorikoetan, materialak izaeraz aldatzeko jarduera egon da. Hau da, elementu bat beste batean bihurtzeko prozesua. Objektu hau erreprodukzio batetik abiatua zen edo objektu bat prozesu ezberdinen eraginpean jarriz izaera aldatzea zen, beste batean bihurtu arte. Azkenaldian, material textilaren lanketan murgildu naiz, hauek material zurrunekin daukaten elkarrizketan fokoa jarriz, bilduz, eutsiz edo estaliz adibidez.
Bestalde, pinturaren lanketa dago. Bi sorkuntza prozesu hauen arteko desberdintasunak handiak dira, bat azkarra eta espontaneoa da niretzat eta bestea ordea, oso motela eta pisutsua. Bi praktika hauen arteko zubiak eraiki nahi ditut, izan ere bi prozesuak garatzeko bideetan ematen diren ezaugarriak interesatzen zaizkit.
HANDY · Arte plastikoak
BILAKETA BATEN KONTAKIZUNAK
Era berean, ulertutako gatazka baten kontakizunak, azaltzeke dagoen zerbait, hainbat berrelkartze, ikasketaz betetako bide bat, galderak formulatzea eta partekatzea. Ulertutako zerbait edo “berrulertutakoa”? eta ulertzeko zerbait, edo “berrulertzekoa”?
Barnekoaren eta kanpokoaren arteko elkarrizketa, gorputzaren eta adimenaren artekoa, iraganaren, orainaren eta etorkizunaren artekoa, bereizketa horiek egongo balira.
Birkokatzeko, galderak egiteko eta neure buruari eta besteei sorkuntza zintzoa emateko ahalegin apala, nire barne-mundua pintura-hizkuntzara itzuliz.
Proiektu hau arrazionaltasunetik haratago doan bide baten ikerketan zentratzen da, arrazionaltasuna alde batera utzi gabe, baina arretaren zati handi bat barne ezagutzan ardaztuz, sakonaren, esentziaren, intuizioaren eta ikasitakoaren hizkuntza sotil horretan.
Handy ezagutu

☎️ HARREMANETARAKO
Kultur Faktoriaren telefono zenbakia (Ixiar eta Nerea): 633 517 383
Kultur Faktoriaren helbidea: kultura@aiaraldea.eus
Kultur Faktoriako webgunea: kulturfaktoria.eus
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..