HAURDUNALDI SORTZAILERAKO IKASTAROA
Familien Kabia
FAMILIEN KABIA: HAURDUNALDI SORTZAILERAKO IKASTARO PRAKTIKOA
Oihane Marcos Gallego "Marratik at" sortzaile eta arte terapia formatzailearekin haurdun daudenentzako ikastaro praktiko bat eskainiko dugu.
TAILERRA
·
🗓️ ORDUA:
10:30-12:30
🗓️ DATAK:
Otsailak 6, barikua
Otsailak 20, barikua
Martxoak 6, barikua
Martxoak 20, barikua
Apirilak 17, barikua
Apirilak 24, barikua
📍 LEKUA:
Faktoria, Laudio
🎫 Sarrerak
Bazkideek 190€/6 saioak
Ez-bazkideek 200€/ 6 saioak
INFORMAZIO GEHIAGO
ZER DA?
Emakumeon haurdunaldiak dakarren garai berri honetan sortutako emozioak
azaleratzeko eta ulertzen eta izena jartzen laguntzeko espazioa da.
Gure gorputza kanpotik eraldatu egiten da, eta gure barruko kimikak eztanda txikiak
eragiten dizkigu, ondoren datorrenerako prestatuz;
Tailer hauen bidez, begi, bihotz, belarri eta beso danak jarri nahi
ditugu emozioen goitibehera hau ulertzen laguntzeko.
NOLA?
- Taldean elkarbanatuz.
- Emozioak gorpuztuz: Hitza, ahotsa. Kolorea, gorputza, ixiltasuna.
- Arteterapian oinarritutako dinamikez lagunduta, emozio berri horiek entzungo
ditugu eta kontatzen digutena gorpuztu.
- Epaiketarik gabeko espazio askea sortuz.
- Gure istorioaren protagonistak izanez.
NORK?
Oihane Marcos Gallego “MARRATIK AT”
Bere metodologia Arteterapian oinarritua dago. Epaiketarik gabeko sorkuntza
bideratzea da helburua, non sortze prozesua eta gozamena zentroan jartzen diren.
☎️ HARREMANETARAKO
HEZKUNTZA (Aritz): 693 85 53 12
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..