BASA ZIKLOA, BIGARREN TOPAKETA

Bidaltzailea 5,45 € to 9,09 €
  ×
IKASLE-LANGABETU_BASA ZIKLOA, BIGARREN TOPAKETA
6,00 € 5.45 EUR
EZ BAZKIDE_BASA ZIKLOA, BIGARREN TOPAKETA
10,00 € 9.09 EUR
EZ BAZKIDE_BASA ZIKLOA, LEHENENGO TOPAKETA
10,00 € 9.09 EUR

BASA ZIKLOA, BIGARREN TOPAKETA

Basa Zikloaren bigarren egun osoko ekimena

 TOPAKETA 

·

🗓️ Data / Ordua:

Maiatzak 24, domeka / 10:00eta Delikan

 📍 Lekua:
Delikan ( Amurrio)  eta Faktorian (Laudio)


🎫 Sarrerak

Bazkideek 8€ / Ez-bazkideek 10€
Langabetu eta ikasleek 6€


EGITARAUA

10 - 10:30:  Ongi etorria eta tailerraren aurkezpena.

10:30 - 12:00: Permakulturaren etikak eta printzipioak Delikako

proiektuan. Maia Permakultureren proiektua ezagutuko dugu

Permakultura bizitza ekologiko eta jasangarrirako diseinu-sistema bat da,

landareak, animaliak, eraikinak, pertsonak eta komunitatea integratzen dituena. Hiru etika nagusiren inguruan oinarritzen da: Lurraren Zaintza, edo naturaren kapitala berreraikitzea, Pertsonen Zaintza, edo norberaren, senideen eta komunitatearen zaintzea eta Bidezko Banaketa edo kontsumorako mugak

ezartzea, eta soberakinak birbanatzea.

12:00 - 14:00: Gorputza eta Paisaia. Behaketaren prosezua. Paseotxoa Santa Agedera.

Tailer honetan, lehenengo zatian, gure trantsizio ekologikoa eta energetiko errazteko eta landa eremua baita hiri espazioen ere birnaturalizazioaren arloan dituen erabilerak ikusiko ditugu, eta permakultura proiektu bat ikusiko dugu Delikan.Bigarren zatian, basotik ibiltzean, zer behatu eta nola behatzea, bai

barrutik kanpora eta kanpotik barrura praktikatuko dugu denbora goxo konpartitzen. Gure gorputza gure maisua izango da. Natura gara, naturaren osasuna gure osasuna da, eta naturaren zaintza, elkar zaintza da. Oinez joango gara etxalderaino Permakultura kontzeptua, bere etika eta printzipioak aurkeztu

ondoren. 

 14:00: Ospakizuna eta agurra: Bazkaria Delikako txokoan

17:00  Ainhoa Apeztegia eta Garazi Idirinen egonaldietako sorkuntzen Saioa Irekia.

18:30  Formol Laborategiaren HERIOTZAK EDUARDO DU IZENA antzezlana.

Formol Laborategikoek Biziei ere omen liburua osatzen duten poemei loturiko pieza poetiko-eszeniko bat sortu dute, ez dena poesia errezitaldi bat, bere horretan poesia eszenikoa baizik, beraien

hitzetan poesia ez-erreztaldia: Heriotzak Eduardo du izena.


 




Elkarrekin egoteko, saretzeko eta elkar babesteko geldialdi bat. Indarberritze kolektibo bat.

Elkarrizketak, sorkuntzak, ikuskizunak, hausnarketak, ikaskuntzak eta saretze basatiak eragingo ditugu,

Gorde data hauek eta zatoz! maiatzak 24 eta ekainak 5an egun osoko ekimenak biziko ditugu.


INFORMAZIO GEHIAGO

Aurten Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Kultura ildoak BASA ZIKLOA aurkezten du lehen aldiz. Udaberrian zehar kulturgintzaren bizigarritzerako sortu duen ikerketa eta sorkuntza ziklo berria. Apiriletik ekainera gertatuko den zikloa.

Badira jakintzak, hitzetatik harago doazenak, gorputzean agertzen direnak.

Paisaiak iradokitzen dituenak.

Euskararen magalean sortzen direnak.

Ziklo artistiko honek hiru hari horiek gurutzatzen ditu: natura, euskara eta gorputzak. 

 

ARTISTA ETA IKERLARI GONBIDATUAK:
Hainbat dira aurten Basa Zikloaren lehen edizioan parte hartuko duten artistak: Garaion Sorgingunetik, Amaia Gabilondo, Azalatik Idoia Zabaleta, Mikel Ayllon, Garazi Idirin, Ainhoa Apeztegia,  Inge Mendioroz, Idoia Garces, Amaia Miranda, Berbalabanakaz, Jasone Mitxeltorena, Galbahe, Ivan Tellaetxe, Andre Bella, Formol Laborategia...


Zuzeneko ikuskizunek hainbat arte diziplina barne hartuko dituzte, hala nola arte plastikoak, soinu esperientzia, zinea, dantza, musika eta errezitaldi performatiboak, ikusentzunezkoak, arkitektura eta artisautza besteak beste.

Eskualdean zehar ibilaldiak eta solasaldiak ere egongo dira, eta zikloan parte hartzen duten artistekin sorkuntzen garapenak komunitatearekin partekatzeko aukerak ere.


☎️ HARREMANETARAKO

Bestelako informazio edo zalantzetarako (Ixi): 633 517 383


FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA

Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.

Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!

Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.

FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA

Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.

Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .

Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:

688 64 79 42 telefonoan gaude..


DATOZEN GERTAKIZUNAK:


Upcoming Events
Date & Time
igandea
2026(e)ko maiatzaren 24(a)
10:00 20:00 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.