BAKA(I)RRIZKETA PROBALEKUA 1.saioa
Registrations are closed
BAKA(I)RRIZKETEN PROBALEKUA, 1.saioa

ESTI CURIEL, MARKEL RAMOS eta ASIER GALARZA bakarrizketalariak
BAKARRIZKETEN ENTSEGU IREKIA
·
🗓️ DATA/ORDUA:
Maiatzak 22, eguena / 19:00
📍 LEKUA:
Faktoria, Laudio
🎫 Sarrerak
Bazkideek 5€
Ez-bazkideek 6€
INFORMAZIO GEHIAGO
Barre egin eta sortzaileen lanak ikusteko aukera zabalduko dugu Faktorian!
Julen Pagazaurtunduak aurkeztuta, saio irekiak izango ditugu. Saio bakoitzean hiru sortzaile etorriko dira beraien sormena gurekin elkartrukatzera.
Maiatzak 22ko saio honetan, Esti Curiel zumaitarra, Markel Ramos donostiarra eta Asier Galarza muxikarra
izango ditugu Faktoriako oholtzan.
Zer da PROBALEKUA ba?
Probalekua, artistei eskaintzen zaien gune bat da. Sortzen ari diren piezaren zati bat ekarri eta hau publikoaren aurrean aurkeztuko dute. Ez da saio osoa izango; beraien obraren zati batek publikoaren aurrean ea ongi funtzionatzen duen ikusteko pieza bat baizik.
Barre egiteko eta ondo pasatzeko gunea da, sortzaileekin denbora eta esperientziak partekatzeko gunea.
☎️ HARREMANETARAKO
Telefono eta whatsapp zenbakia: 693 85 53 12 (Aritz)
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..