ARTE HARTZE ZIKLOA BONOA
ARTE HARTZE ZIKLOA · BONOA

Diziplina arteko zikloa
ARTE HARTZE ZIKLOA
🗓️ DATA/ORDUA:
Irailak 26- Azaroak 22 (6 emanaldi)
📍 LEKUA:
Aiaraldea Ekintzen Faktorian
🎫 Bonoa (6 emanaldi)
Ez-bazkideek 35€
Bazkideek 30€
Langabe-ikasle 20€
INFORMAZIO GEHIAGO
Udazken bat. Ospakizun bat. Sei ekitaldi. Zortzi erritu.
Ekitaibatzuek proposamen artistiko bat baino gehiago barnebilduko dute: artisten topaleku izan, harreman berriak eragin, diziplina-artekotasuna sustatu, eta, ekitaldi guztien ondoren, publikoaren eta artisten arteko solasaldiari tarte bat emanez. Arte emanetarako artea hartuz. Ospatu ditzagun gure harri bitxi diren horiek!
IRAILAK 26, 19tan ARTE PLASTIKOAK ESKUALDEAN
Erakusketaren irekiera:
𝑰𝑵𝑫𝑨𝑹𝑹𝑨 @biitxi
𝑩𝑰𝑳𝑨𝑲𝑬𝑻𝑨 𝑩𝑨𝑻𝑬𝑵 𝑲𝑶𝑵𝑻𝑨𝑲𝑰𝒁𝑼𝑵𝑨 @asier_handy
Asier Handy eta Biitxik lanean egon dira uztailaren 7tik 17ra Faktorian, bakoitzak bere sorkuntza-proiektuetan. Aste baten ostean, Faktorian izandako lantegiaren ateak zabaldu dituzte eta beraien lanaren tripak erakutsi dizkigute, publikoarekin solastuz beraien lanen mamiaz, arte plastikoaren egoeraz... Horrela, bi prozesu oso ezberdinetan sakonduta.
Irailaren 26an irekiera emango diogu erakusketari. Faktoriako espazioan zehar ikusgarri egongo da urriaren 30arte.
URRIAREN 30ETIK AZAROAREN 7RA.
“ENARAK” EUSKAL HERRIAN
ENARAK MUSIKA TALDEAREN ERAKUSKETA
IRAILAK 26, 19tan
URBANBATfest hiri-eraldaketari buruzko ikerketa-laborategi gisa pentsatutako jaialdia da. Ikaskuntza, esperimentazio eta sorkuntza kolektiboko ingurunea, hiri-berrikuntzako prozesuak bultzatzeko.
Jaialdiak hiriko errealitatearen eta haren gatazken analisiari heltzen dio, hainbat formatutako diziplina anitzeko programazio baten bidez. Programazio horrek eztabaida eta azterketa-kasua aberasten ditu, eta metodologiak, erreferentziak eta parte hartzeko tresnak eskaintzen ditu.
IRAILAK 28 · HITZAURREA (Amurrioko kultur etxean 12:00)
Piszifaktoria eta Fikzio Fabrika: Irati Agirreazkuenaga, Xabi Landabidea, Eneko Olazabal eta Mikel Ayllon.
Ibilbide kulturala · Soinu esperientzia + solasaldia
Hitzaurrea soinu-esperientzia bat da, mundu digitala eta mundu
analogikoa uztartzen dituena. Mugikorra eskuetan hartu eta entzungailuak
jantzi ondoren, parte-hartzaileari etxetik herriko kaleetara ateratzeko
gonbita egingo zaio. Nork bere herriko kaleak modu desberdin batean
ibiltzeko, entzuteko eta sentitzeko balio duen esperientzia bat da,
norberak hartzen dituen erabakien arabera, leku batera edo bestera
eramango duena.
Mundu digitalean habiratuko istorio hau hainbat ataletan banatuta dago
eta istorioaren euskarri nagusia soinua da (ahotsa, zarata, soinuak...).
Funtsean, etorkizunari eskainitako begirada ez-distopiko bat da,
teknologia darabilena gizakiaz eta haren inguruneaz (etxeaz eta herriaz)
jarduteko.
Teknologiaren bidez, publikoa erdigunean jarri eta protagonista bihurtzen
duen abangoardiazko esperientzia bat da hau. Hitzaurrean teknologia
erabiltzen da gauzak elkarrekin egin ahal izateko, kalera irteteko, inguru
hurbila esploratzeko (ez isolatzeko) eta arreta gure inguru hurbiletik
arreta-gune globaletara bideratzeko.
Esperientzia honek Loraldiaren Sorkuntza Digitalerako Beka irabazi du,
eta Euskal Herriko arte bizien eremuan parekorik ez duen obra bat da.
Loraldia (Sorkuntza Digitalerako Beka)
URRIAK 19/ Igandea 18.00 Faktorian
HEZURBERRIAK bertso saio literarioa
Saio honetan poema hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko
dira. Hezur berriak poema liburua haurdunaldian zehar eta erdiondoko lehen hilabeteetan
idatzitako testu txatalekin dago osatuta eta amatasunaren ertzez, anbibalentziez, kargez eta
esanezinez dihardu. Bertso saio literario honek, beraz, aukera bat izan nahi du ama diren
bertsolariekin batera hori dena oholtzaratzen saiatzeko.
INES OSINAGA, ANE LABAKA, OIHANA IGUARAN ETA ONINTZA ENBETIA
URRIAK 30 / 18:00
ENARAK filma.
1967an, frankismo betean, apaizgai gazte batzuek musika talde bat sortu zuten euskarazko rocka egiteko: Enarak. Ehunka kontzerturen ondoren, 1971n, modu misteriotsuan desagertu ziren. 50 urte geroago, kantariaren semea bilaketa xelebre batean hasi zen taldearen arrastoen atzetik, filmen labirinto batean murgilduz.
ENARAK Beñat Iturrioz Perezek (@akurijauna) zuzendutako eta Bira Kooperatibak (@biraprodukzioak) eta Elkarte Txikiak ekoitzitako film dokumentala da.
Juanjo Iturrioz, Jose Iñurrita, Antton Lopez eta Jesus Calvete dira protagonistak
OIHANA VESGA ETA MIKEL VESGA “ELKARREKIN”
/Dantza + solasaldia
Aiaraldea Ekintzen Faktorian 18:00etan.
Elkarrizketan / about a common place aita eta alabak partekatzen duten solasaldi dantzatua da. Elkargune bat, egunerokoan elkarbanatzen dituzten espazioetatik at, gorputzen topagune bat. Koreografia haien bizipenez zeharkatua dago, eta oreka, entzumena, jolasa, babesa eta ondarea dira, besteak beste, mugimenduan azaleratzen diren arloak.
AZAROAK 13/
JOSEBA IRAZOKI
/Musika + solasaldia
Aiaraldea Ekintzen Faktorian 18:00etan.
Urrian argitaratu duen bakarko disko instrumentalaren aurkezpena. GITARRA LEKEITIOAK izenekoa. Gitarra hutsezko kontzertua.
Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II) dugu 2017an Irazokik berak plazaratu zuen Gitarra Onomatopeikoaren jarraipena, eta album hari zerion batere loturarik gabeko jakin-min baten sentipena berriz ere aurkitzen dugu honetan, baina are gehiago handitua. Uztartu egiten dituelarik gitarrarekiko konpromiso erabatekoa eta ukimenezko arintasun bat, ia egorik gabea, Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II) honek oinarritzat hartzen du Gitarra Onomatopeikoa haren gama zabala, eta emaitza zinez zorabiagarria da.
Diskoa irekitzen duen Ro 276ko tonu-soinu itxi eta melodia urragarrietatik hasita, 3KOko bultzada hipnotiko eta hunkigarriraino; 396267ko estribillo irrikatsu eta krepuskularrak eta MUko joaldi delikatu eta harmonikoa; HOR CHESHIRE HOTELeko birtuosismo akustikotik OSOLeko duo elektroniko erdi-nahasiraino, Irazokik kolore-paleta harrigarriro zabala baliatzen du. Hala ere, deus ez da bortxatua denik nabari, deus ez da erakusteagatik egiten; sentitzen da jakin-min eskuzabal bat eta bihotz irekitasun guztizkoa, horixe besterik ez.
Aspalditik OTOren faboritoak diren Rhodri Davies eta Raphael Roginskiren ekarpenekin, ofizio eta ikuskera apartako obra da Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II), bestelako zerbait.
AZAROAK 22 · ARTE EMAN FESTA · zikloaren bukaera errituala
Sormen Faktoriako artista egoiliarrak + Arte Hartze Zikloko sormen beken artistak+ komunitatea+ solasaldia
/ Sorkuntza-prozesuak eta Arte Hartze Zikloko beken irekiera prozesua
Aiaraldea Ekintzen Faktorian 17:00etan.
Libe Estebaranz. MINA ESPAZIOA. Antzerki erlazionala.
Mina Espazioa 1997an Bilbon sortutako espazio multidisziplinar alternatiboa izan zen. 27 urte eta gero, Mina Espazioko kideen oroitzapenak berreskuratzen dira. Mina: desioa eta atsekabea batzen duen izena. Agian izenean bertan erantzuna topa dezakegu. Zer gertatu zen hor? Benetan jakin daiteke?
Ikerketa eszeniko hau Mina Espazioko kideen oroitzapenak batzen dituen antzerki errelazionalezko pieza da. Mina Espazioa gogoratzeko pieza eszenikoa. Legatu bat sortzeko pieza. Memoria kolektiboa pizteko pieza. Espazio alternatiboen garrantzia adierazten duen pieza. Kolektiboa eta batera egotearen garrantzia sustatzen duen pieza.
Oscar Pascual.PETRA. Antzerkia, Dantza
Proiektu honen kontzeptu artistikoa gorputz humanoaren, teknologiaren eta narrazio eszenikoaren arteko harremana aztertzen duten eragin desberdinetatik elikatzen da. Lesio batek eragindako esperientzia pertsonal garrantzitsu batek, gaixotasun autoimmunearen diagnostikoarekin batera, gorputzaren erresilientzia eta ongizate fisiko eta emozionalerako mugimendu etengabearen beharra hausnartzera bultzatu du.
Gontzal Royuela. XIMURRAK. ANTZERKIA
Aitona-amonek eskaintzen diguten zaintza eta maitasunaren garrantziari buruzko ideia garatuz, Ximurrak deituriko 35 minutuko obra laburra daukagu eskuartean, non gure nagusiei eskaintzen diegun zaintzari buruzko hausnarketa egiten den, antzerki fisiko eta bisualaren bitartez.
Faktorian, Labanen teknika medio, sortutako material koreografikoa garatzen jarraitu du eta bestetik, eszenaratzea osatuko duten elementuak esploratu; dramaturgia, eszenen ordena, soinu-espazioa, argiztapena, jantziteria eta kanpo begirada.
Jone Amezaga eta Manu Gaigne.ARRAN ERRAN. Dantza, Musika
AHZ 2024 Bekaren onuradun izan diren Paula Urquijo, Leire Sanjurjo Alberto Fernandezen sorkuntza eta Eneritz Artetxeren Airea sorkuntza ere ezagutu ahal izango ditugu. Gainera, aurten Aiaraladea proiektuaren 15. urtemuga dela eta, eskualdeko artistei eskaintza berezia egingo zaie.
☎️ HARREMANETARAKO
Telefono zenbakia edo bestelako informazioa hemen.
Zein ordutan erantzungo diren deiak edo mezuak behar izan ezkero.
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..