ANTZERKI ATELIERRA

Bidaltzailea 30,00 € to 36,36 €
  ×
BEREZIA_ANTZERKI ATELIERRA
33,00 € 30.0 EUR
EZ-BAZKIDE_ANTZERKI ATELIERRA
40,00 € 36.36 EUR

2025-26 ANTZERKI ATELIERRA

 HELDUENTZAKO ATELIER ESKAINTZA 

·

🗓️ DATA/ORDUA:


Urriaren 7tik - ekainaren 16ra




Martitzenetan 18:30-20:30

 
📍 LEKUA:

Faktoria, Laudio

👤 ADINA:

+18 urte


🎫 PREZIOA:

- Bazkideek: 35€
- Ez bazkideek: 40€
- Langabe eta errenta zailtasunak dituztenek: 33€


INFORMAZIO GEHIAGO

Aurten ere Faktoriako antzerki eta sormen talde amateurra antolatuko dugu 2025-2026 ikasturteari begira. Ainhoa Artetxe zuzendariaren eskutik, antzerkian murgiltzeko aukera izango dugu, esperimentatzeko, sortzeko eta gozatzeko; taldeak nahi badu, ikasturte bukaeran lana taularatzeko aukera ere izango dugu. Edonola ere, sorkuntza eszenikoan, zaintzan, prozesuaren gozamenean oinarritutako ikaskuntza esperientzia bat izango da.

"Ondo" ala "Txarto" alde batera utzita, guztiok antzezteko gai garela dio Ainhoa Artetxe aktorea. Dilema beste bat da; ea baimena ematen ote diogun gure buruari. Gizakiok bizitza osoa ematen dugu antzezten; norekin gauden, zer nahi dugun edo zein egoeratan gauden gure aurpegi ezberdinak erakusten ditugu. Tailer honetan, elkarren artean konektatuz eta plazera ardatz hartuta, bakoitzak ditugun espresio ezberdinak aztertzeko aukera izango dugu.

Alde batetik, gorputz adierazpena, kontzentrazioa, instintua eta irudimena lantzeko antzerki ariketa ezberdinak egingo ditugu.

Bestetik, nortasun sortzailea garatzeko eta inprobisatzeko gaitasuna lantzeko, eszenak sortuko dira, sorkuntza eszenikorako askatasun eremu bat aurkitzeko asmoz. 

Ainhoa Artetxez gain, bestelako antzerki irakasle gonbidatuak izango ditugu urtean zehar: Graziela Doniz, Nagore Cenizo, Eva Laorden, Miren Gaztañaga... Horrela, antzerki diziplina ezberdinetan murgiltzeko zein euskal eszenako artista erreferentzial ezberdinekin murgiltzeko aukera izango dugu. 

Horretaz gain, urtean birritan antzerki tailer intentsiboak egingo dira (2 egunekoak): sorkuntza eskolaz aparteko proposamen bat izango da.

 HEZITZAILEA 

AINHOA ARTETXEK Arte Dramatikoa  ikasi zuen Estudio Corazzan, 2012-2017 bitartean. Zuzendaritza, gidoigintzan eta clownean ere formakuntza du


OHARRAK:

-IZEN-EMATEA: Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea eta matrikula ordaintzea. Digitalki zailtasunak izanez gero, Faktoriara bertaratu eta harrera puntuan dagoenak lagunduko zaitu.Ate irekiak frogatzeko dira, ez zaitu apuntatzera lotzen.

- TOKI KOPURUA: Inskripzioa toki kopurua baino gehiagok osatuz gero, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat (tokia konfirmatzean bideratuko da ordainketa, eta orduan bukatuko da izen-emate prozesua).

IKASTURTE OSOA: Saioak urritik ekainera izango dira. Egutegia eskola egutegiaren arabera antolatuko dugu. Izena ematen duenak ikasturte guztian parte hartzeko konpromisoa hartzen du.
IZEN-EMATEA BERTAN BEHERA UZTEA: Ikastaroa hasi eta gero utzi nahi dutenek, Faktoriako koordinatzaileari jakinarazi beharko diote hilabete bateko epearekin, beraien izen-ematea eta ordainketa hurrengo hilabetean bertan behera uzteko.
PREZIOA: Prezioa ikasturte guztirako kalkulatua dago, beraz, ez da saioka kobratuko. 

Ordainketa hilabeteka zatikatzeko aukera egongo da. Hilabetero berdina ordainduko da, hilabete horretako saio kopuruak kontuan hartu gabe.  

TALDEA OSATZEKO PARTAIDE KOPURUA: Taldea osatzeko 8-10 lagun behar dira, bestela ez da saiorik emango.


☎️ HARREMANETARAKO

Telefono zenbakia (Aritz): 693 85 53 12

Arreta ordutegia: 9:00-14:00 eta 17:00-20:00


FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA

Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.

Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!

Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.

FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA

Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.

Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .

Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:

688 64 79 42 telefonoan gaude..


    DATOZEN GERTAKIZUNAK:


    Upcoming Events
    Date & Time
    asteartea
    2025(e)ko urriaren 7(a)
    Start - 18:30
    asteartea
    2026(e)ko ekainaren 23(a)
    End - 20:30 Europe/Madrid
    Kokapena

    (Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

    Errotari kalea 4-8 pabilioia.
    01400 Laudio/Llodio
    Euskal Herria
    +34 946 56 85 54
    +34 688 64 79 42
    faktoria@aiaraldea.eus
    Ikusi mapan
    Antolatzailea

    (Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

    +34 946 56 85 54
    +34 688 64 79 42
    faktoria@aiaraldea.eus
    SHARE

    Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.