SUKALDARITZA ETA NATURA ATELIERRA
2025-26 SUKALDARITZA ETA NATURA ATELIERRA

HAURRENTZAKO ATELIER ESKAINTZA
🗓️ DATA/ORDUA:
Urriaren 7tik - ekainaren 16ra
Martitzenetan 17:15-18:15
Urriaren 7tik - ekainaren 16ra
Martitzenetan 17:15-18:15
📍 LEKUA:
Faktoria, Laudio
👤 ADINA:
2022-2016 urte bitartean jaioak
🎫 PREZIOA:
- Bazkideek: 25€
- Ez bazkideek: 30€
Elikagaiak prezioaren barruan daude
INFORMAZIO GEHIAGO
Gure inguruan topatu ditzakegun garaiko produktuekin sukaldaritza saioak burutuko ditugu. Gure lurra aztertu eta bertatik atera daitekeenarekin jakiak egiten ikasiko dugu.
Amalurrak eskaintzen diguna jaso, eraldatu eta jateko aukera izango dugu tailer honetan.

HEZITZAILEA
ARITZ LILI LEKANDA izango da tailer honetako hezitzailea. Bere bi pasio azaleratu egiten ditu haurrekin sukaldatzen duenean. Sukaldaritza eta hezkuntza.
Hezkuntzan, aisialdiaren munduan 17 urte zituenean hasi zen, formazio ezberdinak jaso eta eman izan ditu mundu honekin lotuta. Haurren behaketan oinarritzen du bere lana, eta behaketa horretatik haurren beharrak asetzen saiatzen da.
Sukaldaritza aldiz, pasio ezkutu horietako bat du. Jatea gustoko du eta plater goxoak egitea ere. Baita sukaldean esperimentatzea eta jolastea ere. Ez du izan aparteko ikasketarik gai honetan, baina bere familiako emakumeek gordetako jakintzak hartu eta aplikatu egiten ditu sukaldean.
OHARRAK
-IZEN-EMATEA: Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea eta matrikula ordaintzea. Digitalki zailtasunak izanez gero, Faktoriara bertaratu eta harrera puntuan dagoenak lagunduko zaitu.Ate irekiak frogatzeko dira, ez zaitu apuntatzera lotzen.
- TOKI KOPURUA: Inskripzioa toki kopurua baino gehiagok osatuz gero, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat (tokia konfirmatzean bideratuko da ordainketa, eta orduan bukatuko da izen-emate prozesua).
- IKASTURTE OSOA: Saioak urritik ekainera izango dira. Egutegia eskola egutegiaren arabera antolatuko dugu. Izena ematen duenak ikasturte guztian parte hartzeko konpromisoa hartzen du.
- IZEN-EMATEA BERTAN BEHERA UZTEA: Ikastaroa hasi eta gero utzi nahi dutenek, Faktoriako koordinatzaileari jakinarazi beharko diote hilabete bateko epearekin, beraien izen-ematea eta ordainketa hurrengo hilabetean bertan behera uzteko.
- PREZIOA: Prezioa ikasturte guztirako kalkulatua dago, beraz, ez da saioka kobratuko.
Ordainketa hilabeteka zatikatzeko aukera egongo da. Hilabetero berdina ordainduko da, hilabete horretako saio kopuruak kontuan hartu gabe.
- TALDEA OSATZEKO PARTAIDE KOPURUA: Taldea osatzeko 8-10 lagun behar dira, bestela ez da saiorik emango.
☎️ HARREMANETARAKO
Telefono zenbakia (Aritz): 693 85 53 12
Arreta ordutegia: 9:00-14:00 eta 17:00-20:00
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..