SORMEN BEKADUNEN JAIALDIA
SORMEN BEKADUNEN JAIALDIA

JAIALDIA
·
🗓️ DATA/ORDUA:
Uztailak 3, eguena, 19:00
📍 LEKUA:
Faktoria, Laudio
🎫 Sarrera
Bazkideek 3€
Ez-bazkideek 5€
INFORMAZIO GEHIAGO
Martxotik ekainer Faktoriako sormen bekadunak lanean egon dira. Prozesu horretan, lau sorkuntza-prozesu garatu dira eta horien emaitzez gozatzeko aukera izango dugu jaialdi honetan. Baita artistak gertu ezagutzeaz ere.

NAGORE TAMAYO · Dantza eta kantua
NOLAKO ZURA. HILETA BAT INOZENTZIARI
Dantza garaikidea, jotak eta sampleak biltzen dira hemen, ama-alaba harremanaren arrakaletatik inozentzia hil, eta errealitateari pastel koloreak kenduz.
Nagore ezagutu
Bideoa
NATALIA ALBENIZ · Arte plastikoak
MENDITIK IBILI, URETAN SARTU
Proiektu honen bidez, hausnartu nahi da banaka eta kolektiboki, gure nortasunaren eraikuntzan naturguneekin elkarreraginak daukan rolari buruz. Jolasaren, behaketaren eta ikusmenaz haraindiko ia zentzumen guztien bidez gertatzen den elkarrekintza.
Natalia ezagutu
Bideoa


JULEN ZUBIETE · Ikus-entzunezkoak
ARGI JOLASAK
Ikusentzunezko lan esperimental bat da. Proiektuaren behin-behineko izenburuak ongi definitzen du zein den proiektuaren asmoa esperimentazio lan honekin: jolastea. Jolasa ikasteko modurik onena bezala ulertzen du Julenek eta oraintxe bertan argiarekin jolastu nahi du; argia esperimentatzeko “jostailua” izan dadila.
Julen ezagutu
Bideoa
RLANTZ · Musika
UHINEN DANTZA
Proiektua musika elektroniko atmosferiko eta esperimentalaren esparruan kokatzen da. Soinu-esperimentazioa oinarri hartuta, sintetizadoreak eta efektu analogikoak erabiliko dira, textura aberatsak eta giro sakonak sortzeko. Nahiz eta instrumentalizazioak pisu handiagoa izan, euskarazko ahotsak ere erabiliko dira zenbait abestitan. Gainera, zuzenean eskaintzeko moduan arreta berezia jarriko da, efektu gehienak eta zenbait melodia zuzeneko interpretazioan sartzeko.
Rlantz ezagutu
Bideoa

☎️ HARREMANETARAKO
Kultur Faktoriaren telefono zenbakia (Ixiar eta Nerea): 633 517 383
Kultur Faktoriaren helbidea: kultura@aiaraldea.eus
Kultur Faktoriako webgunea: kulturfaktoria.eus
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..