MARGO ESKOLA 2024-2025

Sortu eta gozatu Gurene Granderekin!

Bidaltzailea 27,27 € to 36,36 €
  ×
Deskontua berezia (langabeak, ikasleak, errenta zailtasunak dituztenentzat...)
30,00 € 27.27 EUR
Bazkide prezioa
35,00 € 31.82 EUR
Prezio orokorra
40,00 € 36.36 EUR

 AZALPENA

Faktoriako margo eta sormen talde amateurra antolatu dugu 2024-2025 ikasturteari begira.  Gurene Granderen eskutik, margoan eta sormenean murgiltzeko aukera izango dugu, esperimentatzeko, sortzeko eta gozatzeko. Irudimena eta sormena ardatz izanik, norbanako zein taldearen alderdi sortzailea indartzea eta ahalduntzea bilatuko dugu eta arreta prozesuan jarriko dugu, emaitzan baino. 

Une oro, taldearen gogoen, interesen, ezagutzen, esperientzien... arabera bideratuko da eskola; horren araberako ariketa zehatzak proposatuko dira. Gureneren hitzetan 'margo eskola gozatzeko eta giro lasaien margotzeko asteko unea da. Ohikoan, talde polita sortzen eta taldeak proposatzen dituen proiektuen arabera bideratzen da eskola.'.

Urritik abendura akuarela teknikan murgilduko gara,  eta margoa eta uraren arteko dantza horretan jolastuko gara. Teknikan sakontzeko ariketa ezberdinak bideratuko dira: kolore karta, zirkulu kromatikoa, gradienteak, hezeak eta lehorrak, mantxak, gaiak... Horretarako, hausnarketa gai ezberdinak proposatuko dira, koadra ezagunen lanketa, erretratuak... Baita Faktoriaren arkitektura bereziaz (egurra, landareak, argia...) ere baliatuko gara.

Urritik abendura eskolaren frogaldia egingo dugu. Ondoren, taldean eskolaren ebaluazioa egin eta ekainera arte luzatzeko aukera egongo da. Ebaluazio horretan, taldean erabakiko dugu hurrengo hilabeteetan akuarelarekin jarraitu edota teknika berrietan murgiltzea (oleo, grafitoa...).  Horrela,  taldeari teknika eta baliabide ezberdinak eskainiko zaizkio; ondoren, norbanakoak erabakitzeko bere proiektuak garatzeko ze lengoai erabaki nahi duen, bere interesen arabera.


IRAKASLEA

Gurene Grande

Gurene Grande (1980, Orozko)  Arte Ederrak ikasi zituen Leioan (2000). 2012ean zeramikan hasi zen lanean. Horren ondorioz, Kreagunea proiektua sortu zuen,  bere bizi proiektua. Horretan, mimo handiz lantzen ditu jasotzen dituen eskaera anitzak (zeramika, margoa...). Pertsona sortzailea da eta teknikak hibridatzen zein erronka ezberdinetan murgiltzen ohituta dago (adibidez, buruhaundiak sortzen, materialak birziklatuz eskulanak egiten, BBVA fundazioan arte gida izaten...).  Aipatzekoa da hamar urte baino gehiago daramatzala margo zein zeramika eskolak ematen. Horretarako berak ere etengabeko formakuntza jasotzen du. Honetaz gain, musika maite du, horregatik, ukelelea jotzen du, Orozkoko abesbatzan kantatzen du eta Iaiaia irrintzi taldeko kidea da. Agian noizbait berarekin azoketan topo egin duzu jejeje, asko gustatzen baitzaizkio.

KREAGUNEA

INFORMAZIO INTERESGARRIA

Hiruhileko edota ikasturte bukaeran, taldeari erakusketa edota fanzine bat sortzeko aukera emango zaio. 

Naturan, aire librean, marrazketa saio bat egitea proposatuko zaio. 

Aiaraldean, garaian egon daitezkeen erakusketen arabera, erakusketa bat ikusteko irteera proposatuko da. 

Zeramika monografiko bat egiteko aukera proposatuko da (aurrerago).

INFORMAZIO PRAKTIKOA


Ordutegia

Astelehenero, 18:30-20:30.  

Urriaren 7tik abenduaren 23ra (lehenengo hiruhilekoa)


Matrikulazioa

Plazaren erreserba egiteko, hilabete bateko kuota ordaindu beharko da, izena ematearekiko konpromisoa bermatzeko.


Prezioa

Prezio orokorra: 40€/ hilabete.

Bazkideak (Aiaraldea Ekintzen Faktorian): 35€/hilabete.

Ekonomikoki prekarioa (langabeak, ikasleak, errenta zailtasunak dituztenentzat:  30€/ hilabete.

  • Materialak aparte norbanakoak erosi beharko ditu. Horretarako, Gurenek aukera ezberdinak proposatuko ditu. Kostua 30€ ingurukoa izango da, eta urteetarako balio izango duen materiala da.


Norentzat

+18-99 urte


Oharrak

*  Toki kopurua: 10-13, giro lasai batean sortzeko. Inskripzioa plaza kopurua baino gehiagok osatuz gero, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat.
** Ikasturte osorako eskola izango da (urriaren 1etik ekainaren 17ra ). Ordainketa hilabetero edo ordainketa bakarrean egin daiteke. Txartelaz, diruz edo helbideratez egin daiteke ordainketa.
*** Baja emateko hilabete bateko aurrerapenarekin abisatu beharko da.
**** Prezioa ikasturte guztirako kalkulatua dago, beraz, ez da saioka kobratuko. Hilabete horretako saio kopuruak ez dira kontuan hartuko.
***** Egutegia, eskola egutegiaren arabera antolatuko da.


Zalantzak argitzeko:

kultura@aiaraldea.eus

633 51 73 83 (Nerea)

Date & Time
astelehena
2024(e)ko irailaren 30(a)
15:30 17:30 Etc/GMT+1
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.