ZERO KILOMETROKO ARKITEKTURA (bisita gidatua)

Registrations are closed

ZERO KILOMETROKO ARKITEKTURA: AZPIEGITURA BERRIAK SORTZAILEEN ESKUTIK (bisita gidatua)
Ekainak 30, eguena, 17:30ean


Azken urteetan Euskal Herriko arkitekto gazteak lan oparo eta duina egiten ari dira, eta bisita gidatu hauek adibideetako batzuk bertatik bertara eta hauen arkitekto/sortzaileen eskutik ezagutzeko aukera eman nahi dute. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko azken edizioko saridunak izan dira ezagutzera eman nahi diren eraikin hauek: behark-en Aiaraldeko Ekintzen Faktoria (Laudio) “Barne diseinua eta jarduketa iragankorrak” ataleko sariduna izan da eta Ibon Salaberriaren (beSTe Arkitektura Agentzia Bat) Dorleta eraikinaren erreforma eta hedapena (Eskoriatza) finalista izan da “Zuzkidura eta industria eraikuntza” atalean.

Jarduera hau Udako Euskal Unibertsitatearen Arkitektura sailak antolatu du.

EGITARAUA

15:00 - Eibar (irteera)

15:30-16:30 - Dorleta eraikina (HUHEZI, MU): Ibon Salaberria. Arkitektoa (beSTe Arkitektura Agentzia Bat) irakaslea UPV/EHUko arkitektura eskolan. @TOPAtank @ibonsalaberria eta Itziar Imaz, arkitektoa eta HUHEZIko irakaslea.

17:30-18:30 - Aiaraldea Ekintzen Faktoria: Beñat Saratxaga eta Gentzane Goikuria, arkitektoak (behark) @hbehark

18:30-19:00 - Faktorian mokadutxoa.

20:00 - Eibar (amaiera)

Bidaia: autobusean egingo da, Eibartik irten (Markeskoaren inguruan) eta Eibarrera bueltatuko da.

Nori zuzendua

Arkitektoak, diseinatzaileak, eraikuntzaren sektorean aritzen den edonor, arkitekturan interesa izan dezakeen edonor.

Matrikulaziorako argibideak

- Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako fitxa bete.

- Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.

- Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).

- Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.


Matrikula-prezioa: 10€

Matrikula-epearen bukaera: 2022ko ekainaren 27a

Informazio guztia

 
Date & Time
osteguna
2022(e)ko ekainaren 30(a)
17:30 19:00 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

--Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)--
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.