WILLIS DRUMMOND eta Azkenak itxi dezala DJ saioa

Kontzertua

Bidaltzailea 9,09 € to 10,91 €
  ×
Ez-bazkide erregistroa
12,00 € 10.91 EUR

BERTAN BEHERA  

DATA BERRIA:

EKAINAK 9/22:00

Martxoak 24rako sarrerak dituzuen pertsonak bi aukera dituzue:

1) Ekainaren 9ko datana kontzertura etortzeko asmoa baduzue, ez duzue ezer egin  behar, orain erositako sarrerak egun horretarako ere balio izango dizue. 

2) Ekainaren 9ko datan ezingo baduzue edo ez baduzue etorri nahi, sarreren diruaren itzulketa bideratzeko: faktoria@aiaraldea.eus/ 946568554  

GURE TOKIAK TOUR II
FAKTORIAN!

Willis Drummond talde lapurtarrak "Gure Tokiak Tour II" kontzertu bira abiatuko du Martxoan. Guztira hamaika kontzertu eskainiko ditu taldeak hiru asteburuetan zehar.  Azken diska "Hala ere" izena darama eta egun disko hori ari dira taularatzen zuzeneko bero eta izerditsuetan.

Beraien hitzetan: 
Toki hauetako batzuk gure ibilbidean biziki inportanteak dira...
Toki hauetako batzuk lehen aldikotz bisitatuko ditugu eta pozten gira...
Toki guzti hauek alternatiba forma bat sortzen eta biziaratzen dute...
Toki guzti hauek, edozein Euskal herriko xokoan, euskararen alde borrokatzen dira haien proposamen kulturalari esker... 
Aprobetxatu nahi dugu komunikatu hori gure jarraitzaileak eskertzeko, HALA ERE gure azken diskari eman dioten harreragatik, eta aurkezpen kontzertuetan numbre hain handian etorririk... 

------------------------------------------------------------------------------------

Willis Drummond-eko taldeekideek asteburu honetarako aurreikusita zituzten hiru kontzertuak bertan behera utzi behar izan dituztela osasun arazoak direla medio, tartean, bihar, martxoak 24 Faktorian eskaini behar zutena. 

Atsekabe izugarriz jakinarazi digute berri txarra, eta atsekabe handiagoz hartu dugu guk ere Faktorian... sentitzen dugu...

Edonola ere, zorionez data berri bat hitzartu dugu taldearekin: Bihar Faktorian eman behar zuten kontzertua:

Ekainak 9, barikua, 22:00.

Biharko sarrera erosita duzuen pertsonek bi aukera dituzue: 

1). Ekainaren 9ko datan kontzertura etortzeko asmoa baduzue, ez duzue ezer egin behar,  orain erositako sarrerak egun horretarako ere balio izango dizue. 

2). Ekainaren 9ko datan ezingo baduzue edo ez baduzue etorri nahi, sarreren diruaren itzulketa bideratzeko: faktoria@aiaraldea.eus/ 946568554

Faktoriaren eta Willis Drummond taldearen izenean jaso ezazue gure barkamenik zintzoenak, gure esku ez dagoen egoera baten ondoriozko erabakia izan da eta. 

Ekainaren 9an elkar ikusi eta musikaz gozatzeko aukera izango dugulakoan, 

jaso ezazue agur bero bat!











FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA

Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu

FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA

Gogoratu bazkide izateagatik
webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu:
"Saioa hasi". 
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan: 
 688 64 79 42 telefonoan gaude.

Date & Time
ostirala
2023(e)ko ekainaren 9(a)
22:00 23:30 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.