VI. PIRATEN ESPEDIZIOA ZUHATZAKO UHARTEAN
VI. PIRATEN ESPEDIZIOA ZUHATZAKO UHARTEAN
Familian zein lagun artean komunitatea sortzen
ASTEBURU PASA
·
🗓️ Data / Ordua:
IRTEERA: Urriak 3, zapatua 9:00
ITZULERA: Urriak 4, domeka 16:00
📍 Lekua:
Zuhatzako uhartea
🎫 Prezio ezberdinak daude adinaren arabera, eta bazkide izan ala ez izan.
Info+ eta IZEN EMATEA!
INFORMAZIO GEHIAGO
Zuhatzako irlan Aiaraldea Ekintzen Faktoriako komunitatea batzea da gure xedea, eta horrez gain, bertako inguru ederraz, ur-ekintzez eta giro paregabeaz gozatzeko aukera izatea.
Zuhatzako uhartea aukeratu dugu leku paregabea delako ekintza ugari egiteko, baten batek ezagutzen ez badu bota begiradatxo bat honi.
Familian, koadrilan, bakarka, lagunekin, maitalearekin, gurasoekin edo seme-alabekin etortzeko gonbitea egiten dizuegu. Toki mugatuak daude, beraz, izen-ematea ahal bezain azkar egitea gomendatzen dizuegu, izena emateko hurrenkeran onartuko baititugu parte hartzaileak.
☎️ HARREMANETARAKO
Telefono zenbakia (Aritz): 693 85 53 12
Arreta ordutegia: 9:00-14:00 eta 17:00-20:00
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..