UDALEKU IBILTARIAK

AIARALDEA IBILIZ! - AIARALDEKO LEHENENGO UDALEKU IBILTARIA-

Registrations are closed

AIARALDEKO LEHENENGO UDALEKU IBILTARIAK




Hemen dira Aiaraldea ibiliz, Aiaraldeko lehen udaleku ibiltariak!

Aiaraldekoa zara?

2005-2009 artean jaio zara? 

Abentura, kirola eta natura maite dituzu?

Horrela bada, ADI, oraindik sasoiz zaude Aiaraldean lehen aldiz antolatuko ditugun udaleku ibiltarietan izena emateko! 

Abuztuaren 29tik irailaren 3ra bitartean, gure eskualdea zeharkatuko dugu elkarrekin, berau osatzen duten mendi-bideak, basoak, errekak, ur-jauziak, plazak eta bestelako txoko ezkutuak ezagutzeko antolatu ditugun udaleku formatu berri hauetan! Kirola eta artea gure aliatu nagusiak izango dira, ohiko bideetatik atera eta geure inguruan daukaguna begirada desberdin batetatik ikusteko.

Udaleku hauek, ibiltariak ez ezik, parte- hartzean ere dute bere funtsa. Hau da, betiko udaleku-formatu zurrun eta tipikoen  eskema apurtu nahi dugu, sormenari eta bestelako ideia eta aniztasunari bide emateko. Horregatik, zuen ekarpenak funtsezkoak izango dira!


Zer egingo dugu?

Aiaraldea zeharkatuko dugu; herriz herri, mendiz mendiz abenturaz eta sorkuntzaz beteriko bidaian.

Foto gratuita hermoso paisaje de un río rodeado de vegetación durante el día

Zer aurkituko duzu?

- Egunero ekintzak desberdinak: Eskalada, piragua, paddel surf eta askoz gehiago.

Foto gratuita chicas remando en kayak


- Gauero sorkuntzarako espazioa: kontzertuak, erakusketak, musika zuzenean etab

Foto gratuita amigos sentados cerca de la hoguera, sonriendo, tocando la guitarra

Naturan egoteko denbora, eskualdeko bazter izkutatuak ezagutzen.


Patrimonio - Aiaraldea

eta Herriko monotoniaz ihes egiteko aukera paregabea....

Nondik ibiliko gara?

1. Okondo - Laudio

2. Laudio-  Luiaondo

3. Luxaondo- Arrespalditza

4. Arrespalditza- Amurrio

5. Amurrio- Zuhatzako irla!

Jarraitu gure Instagrama:             

                                                  INSTAGRAMA


Date & Time
astelehena
2023(e)ko abuztuaren 28(a)
Start - 06:00
astelehena
2023(e)ko irailaren 4(a)
End - 18:00 Etc/GMT+1
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.