TAILER BIZIAK: KERAMIKA SAIOA
'
TAILER BIZIAK: KERAMIKA SAIOA
otsailak 8
Bor-Bor Aiaraldeko Feminismo Elkartearen eta Faktoriaren eskutik, hilabeteko bigarren zapatuetan KERAMIKA TAILERRA egongo da Faktorian. Taldeko plaza kopurua 12 lagunekoa izango da. Jarduera emakumeei* zuzendua dago (ez mistoa da).
TAILER BIZIAK ekimenaren edizio berria martxan da, Bor-Bor Aiaraldeko Feminismo Elkartearen eskutik. Aurten ere tokiko artisauekin saretze eta ahalduntze kreatiborako jarduerak antolatuko dituzte, eta Faktorian izango da horietako bat: keramika tailerra. Hain zuzen, Aitziber Duarte keramikagileak hilabeteko bigarren larunbatetan 2.5 orduko formakuntza saioa eskainiko du. Material gastuei aurre egiteko, 20€ izango da saio bakoitzaren prezioa.
Interesdunek webgunean eman beharko dute izena. Erreserba izen-emate hurrenkera erabilita egingo da, eta lehenbiziko 12 partaideek izango dute preferentzia. Gainontzekoek lehentasuna izango dute hurrengo saioan onartuak izateko (otsailaren 8an izango da, ordutegi eta espazio berean).
Ordutegia
11:00etatik 13:30era.
Galderarik baduzu
688625900.
Norentzat
Emakumeentzat* (Jarduera ez mistoa)
Ordainpeko jarduera
20€ izango da prezioa, saioko. Prezioaren barne daude material eta postprodukzio gastuak.