PORROTX ETA MARIMOTOTS: ZORIONAK MARIMOTOTS! IKUSKIZUNA

Registrations are closed

Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu. Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu

Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula. Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu ("Saioa hasi"). Modu horretan bazkide prezio bidez erosteko aukera ere agertuko zaizu.

[Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan 688 64 79 42 telefonoaren bitartez]. 

PORROTX ETA MARIMOTOTS "ZORIONAK MARIMOTOTS" IKUSKIZUNA. Apirilak 26, martitzena,  17:15etan.

Porrotx Marimototsekin elkartuko da parke magikoan. Amatxo duela hiru urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.  

Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria.

Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko... mundu berri bat sortzera goaz!


Izena emateko azken eguna: apirilak 24, domeka. 

PREZIOA:  bazkideak 8,5 euro/pertsona –  Ez-bazkideak  10 euro/pertsona

*Etorriko diren kide guztiek izena eman behar dute. Haur zein helduek berdin ordaintzen dute


Zalantzaren bat izanez gero, deitu edo idatzi 722 22 75 32 telefono zenbakira (Julene)
Date & Time
asteartea
2022(e)ko apirilaren 26(a)
17:15 19:15 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.