MAITE LARBURU ZUZENEAN

Registrations are closed

Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula. Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu ("Saioa hasi"). Modu horretan bazkide prezio bidez erosteko aukera ere agertuko zaizu.

[Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan 688 64 79 42 telefonoaren bitartez]. 

Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu. Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu

MAITE LARBURU ZUZENEAN. Martxoak 12, zapatua, 21:00ean.

Krakateko bat sentitzen duzun guztietan, hausten zarenean, zabaldu egiten zara. Horixe da KRAK diskoa: pitzaduraz-pitzadura musikaren bitartez are indartsuago batuko zaituen kantu multzoa.
Maite Larbururen laugarren lan honetan (bigarren bakarkakoa ere bada neighbor bikotearen bi diskoen ondotik) Carlos Taroncher eta Karlos Arancegui  musikariak izango dira zuzeneko lagun. Klarinete baxu eta bateria jotzeko modu ortodoxoei muzin eginez, klarinete baxua elektroniko, eta bateria perkusio set bihurtuko dituzute, haien jotzeko modu apartek ahalmendurik. Gitarra klasiko, elektriko eta biolinez lagunduko du Larburuk bere ahotsa. Ahotsa, musikarien jostun lanabes nagusia; gu guztion gorputz krakatekoak adabatzeko ahalmena duena.
SARRERAK: 
Faktoriako bazkideak: 10 €
Faktoriako ez-bazkideak: 12 €

AFALTZEKO AUKERA: Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da (mahaia erreserbatu nahi ezkero, deitu edo idatzi 722 84 67 62 telefono zenbakira).


Date & Time
larunbata
2022(e)ko martxoaren 12(a)
21:00 23:00 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.