'KUTXAZ KANPO: KOMUNITATEAK' HITZALDI-JOLAS SAIOA
'KUTXAZ KANPO: KOMUNITATEAK' HITZALDI-JOLAS SAIOA
HITZALDI-JOLAS SAIOA
·
🗓️ Data / Ordua:
Uztailak 3, barikua / 10:00-13:30
📍 Lekua:
Faktoria, Laudio
🎫 Info+ eta izen ematea hemen!
INFORMAZIO GEHIAGO
Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako saioa.
“Kutxaz kanpo” Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategia eta Fikzio Fabrika kolektiboaren artean mahai, karta eta rol jokoen bidez pentsamendu eta hausnarketa bide berriak sustatzeko marko ludiko eta esperientziala da, euskararen eta euskal hiztunon etorkizunak elkarrekin pentsatzeko marko moldagarri eta modularra bezala planteatu duguna.
2024 eta 2025 urteetan zehar, bai Badalaben Errenteriako egoitzan bai Euskal Herriko beste zenbait puntutan ere, askotariko norbanako eta kolektiborengana hurbildu ahal izan gara jolas eta jokoen potentzialitateak esploratzera, eta 2026. urtean formatuak eskaini dizkigun indarguneak baliatu eta UEUrekin batera jauzi bat emango dugu, Kutxaz Kanpo 2026: Euskararen orainak eta etorkizunak zikloarekin. Gaiaren inguruko esperientzia eta ezagutza duten eragileen hitzartzeekin batera jolas eta joko ezberdinak ekarriko ditugu, ohiko ikastaro formatuetatik haratago hausnarketa, elkarrizketa eta esperientzia kolektibo ludiko eta eraldatzaileak ahalbidetzeko asmoz.
☎️ HARREMANETARAKO
Bestelako informazio edo zalantzeratako: 946 56 85 54
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..