KERAMIKA ATELIERRA tekinka berriekin
Atelierren Faktoria
KERAMIKA atelierra, Aitziber Duarterekin
Orain arte egindakoaren ezberdina izango da. bi egunetako tailerra da, eta teknika berriak ikasiko ditugu. bai modelagean eta baita dekorazioan ere (oxidoak, pigmentoak...)
TAILERRA
·
🗓️ DATA/ORDUA:
Urtarrilak 10 eta otsailak 7, zapatua / 11:00-14:30
📍 LEKUA:
Faktoria, Laudio
🎫 Sarrerak
Bazkideek 50€/2 saioak
Ez-bazkideek 60€/ 2 saioak
INFORMAZIO GEHIAGO
Jarduera emakumeei* zuzendua dago (ez mistoa da). Taldearen muga 12 pertsonakoa da. Izen-ematearen hurrenkeraren arabera itxiko da taldea. Kanpoan geratzen direnek (hurrenkeraren arabera) lehentasuna izango dute hurrengo hilabeteko saioan apuntatzeko.
Aurretik ere egin ditugu keramika saioak. Oraingoak aldiz ezberdinak izango dira. TEKNIKA BERRIAK ikasteko aukera izango dugu. Horregatik bi saioetan planteatzen dugu dinamika. Lehenengo saioan modelagean emango dugu tartea, mimoarekin tratatuz gure pieza eta lan handiagoa eginez. Bigarren saioan aldiz dekorazioan sartuko gara, dekorazio hau oxidoekin, pigmentoekin eta beste teknika batzuekin egingo dugu.
Aitziber Duarte keramikagileak gidatuko du atelierra, zapatuan 2,5 orduko saioa eginez. Material guztia barne eta pieza etxera eramateko aukerarekin 2 saioek 50€ko kostua izango dute.
Interesdunek webgunean eman beharko dute izena. Erreserba izen-emate hurrenkera erabilita egingo da, eta lehenbiziko 12 partaideek izango dute preferentzia. Gainontzekoek lehentasuna izango dute hurrengo saioan onartuak izateko.
☎️ HARREMANETARAKO
Faktoria (Aritz): 693 85 53 12
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..