KERAMIKA ATELIERRA (Aitziber Duarte)
Atelierren Faktoria
KERAMIKA atelierra, Aitziber Duarterekin

Hilabeteko bigarren zapatuetan Aitziber Duarte keramikagileak bi orduko tailerra eskainiko du Faktorian. 12 pertsonentzat egongo da lekua, eta aurrez izena ematea ezinbestekoa da.
TAILERRA
·
🗓️ DATA/ORDUA:
Irailak 13, zapatua / 11:30-13:30
📍 LEKUA:
Faktoria, Laudio
🎫 Sarrerak
Bazkideek 25€
Ez-bazkideek 30€
INFORMAZIO GEHIAGO
BJarduera emakumeei* zuzendua dago (ez mistoa da). Taldearen muga 12 pertsonakoa da. Izen-ematearen hurrenkeraren arabera itxiko da taldea. Kanpoan geratzen direnek (hurrenkeraren arabera) lehentasuna izango dute hurrengo hilabeteko saioan apuntatzeko.
Aurten ere tokiko artisauekin saretze eta ahalduntze kreatiborako jarduerak antolatuko dituzte, eta Faktorian izango da horietako bat: keramika tailerra. Hain zuzen, Aitziber Duarte keramikagileak hilabeteko bigarren larunbatetan 2 orduko formakuntza saioa eskainiko du. Material gastuei aurre egiteko, 25 € izango da saio bakoitzaren prezioa Faktoriako bazkideentzat, eta 30€ gainontzekoentzat. Prezioaren barne daude material eta postprodukzio gastuak. Egunean bertan ordainduko da.
Interesdunek webgunean eman beharko dute izena. Erreserba izen-emate hurrenkera erabilita egingo da, eta lehenbiziko 12 partaideek izango dute preferentzia. Gainontzekoek lehentasuna izango dute hurrengo saioan onartuak izateko.

☎️ HARREMANETARAKO
Faktoria (Izar): 688 62 59 00
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..