K.T.A. (KILL THE ANGER)
SAIO IREKIA
K.T.A. (KILL THE ANGER), saio irekia
Sormen egonaldian egindako muralaren partekatzea.
SAIO IREKIA
·
🗓️ DATA/ORDUA:
Otsailak 12 / 18:00
📍 LEKUA: Faktoria, Laudio
🎫 Sarrerak
DOAKOA
INFORMAZIO GEHIAGO
Aupa hi! Nire izena K.T.A. da (Kill The Anger) , Laudioko gazte (ez)ezagun sortzailea.
Aiaraldea Ekintzen Faktoriatik deitu zidaten, 2025eko Arte Hartze Ziklo beka ezkainiz, eta horri esker proiektu bat garatzen hasi naiz.
Spray boteekin moldatzen naiz gehien, baina neure burua frogatu nahian, spray eta akrilikoaren nahastea egiten saiatu naiz proiektu honekin. Proiektuari “ispilu” izena jarri diot, autoerretratua gehien ikusiko dena delako.
Normalean “artelan” handiak egiten ditudanez, 4 metrotako zabalera duen ohial batean sortzea iruditu zitzaidan. Nire helburua kuadro honekin, transformazioa, askatasun espresioa, sentimenduak eta bakoitzak barruan dituen pentsamendu eta gauzak ikusteko modua erreflejatzea da.
Niretzat sortzea ez da “hobby” bat, bizitzeko modu bat baizik. Egunero presente daukat, eta era batean nire salbazioa izan da bizitz honetan.
Nire testu era artelanarekin norbaiteri inspiratu edo gauzak beste modu batean ikustea gustoko nuke.
ESKUAK ZIKIN BAINA BIHOTZA GARBI!
☎️ HARREMANETARAKO
Harremanetarako telefono eta whatsapp zenbakia (Kultura): 633 51 73 83
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..