JOSTAILU TRUKE AZOKA

Erregistratzea
Libre
Qty

JOSTAILU TRUKE AZOKA

Kokoriko Hezkuntza Faktoriaren eskutik
 AZOKA 

·

🗓️ DATA/ORDUA:

Azaroak 14, zapatua / 10:30

 📍 LEKUA:

Faktoria, Laudio


🎫 Jarduera libre eta doakoa



INFORMAZIO GEHIAGO

Etxean ditugun eta erabiltzen ez ditugun jostailuak trukatzeko espazioa antolatu du Kokoriko Hezkuntza Faktoriak beste urte betez. Azokak bi helburu ditu: jostailuei bigarren bizitza ematea eta baita kontsumo ohiturak aldatzea ere.

10:30-12:00 Jostailuak ekarri eta aukeraketa
12:00-12:30 Jostail truke azoka
12:30 Hamaiketakoa

TXARTEL BAT JOSTAILU BATEN TRUKE
Urriaren 15etik azaroaren Xera jostailuen bilketa egingo dugu Faktorian, hala ere egunean bertan ere ekarri daiteke jostailua.

Haur bakoitzak jostailu baten truke txartel bat jasoko du.; hau da, jostailu bat, txartel bat. Azoka egunean txartel hori beste jostailu batengatik trukatu ahal izango du.

Jostailuak denetarikoak izan daitezke: ipuinak, ibilgailuak, mahai jolasak, puzzleak, eraikuntza jolasak, mozorroak...

Jostailu bakoitzari zenbaki bat jarriko diogu, haurrek zein jostailu nahi duten adieraziko dute txartel batean eta hezitzaileek txartelak konprobatuko dituzte. Jostailuren bat haur batek baino gehiagok nahi badu, zozketa bidez erabakiko da momentuan bertan nork eramango duen.


JASOKO DITUGUN JOSTAILUEK BALDINTZA HAUEK BETE BEHAR DITUZTE
> Jostailuek egoera onean eta osorik egon behar dute.
> Jostailu elektrikoek funtzionatu egin behar dute.
> Sexu-bereizketa edo indarkeriaren aldeko jarrera erakusten duenik ez da onartuko.
> Jostailu txikien kasuan, sortak jasoko dira txartel baten truke (adibidez 3-4 kotxe txiki txartel bat, 4 animali txiki txartel bat...).



☎️ HARREMANETARAKO

Bestelako informazio edo zalantzeratako telefono zenbakia (Aritz): 693 85 53 12

Arreta ordutegia: 9:00-14:00 eta 17:00-20:00


FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA

Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.

Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!

Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.

FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA

Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.

Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .

Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:

688 64 79 42 telefonoan gaude..


    DATOZEN GERTAKIZUNAK:


    Upcoming Events
    Date & Time
    larunbata
    2026(e)ko azaroaren 14(a)
    10:30 14:00 Europe/Madrid
    Kokapena

    (Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

    Errotari kalea 4-8 pabilioia.
    01400 Laudio/Llodio
    Euskal Herria
    +34 946 56 85 54
    +34 688 64 79 42
    faktoria@aiaraldea.eus
    Ikusi mapan
    Antolatzailea

    (Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

    +34 946 56 85 54
    +34 688 64 79 42
    faktoria@aiaraldea.eus
    SHARE

    Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.