IPUINEN LABORATEGIA hitzaren Atelierra 2024-2025

Ipuinen munduan murgildu MIRIKI ipuin kontalariarekin

Bidaltzailea 13,64 € to 18,18 €
  ×
Deskontua berezia (langabeak, errenta zailtasunak dituztenentzat...)
15,00 € 13.64 EUR
Prezio orokorra
20,00 € 18.18 EUR

 AZALPENA

Ipuinak gustoko badituzu zatoz ipuinen munduan murgiltzera.

Ordu beteko saioak egingo dira haurrekin eta ipuinak ardatz hainbat dinamika landuko dira.

Saioak lasaitze jolas/tekinka batekin hasiko ditu dinamizatzaileak. Haurren arreta lantzeko eta ipuinentzako egokia den giroa sortzeko.

Gero ipuin bat kontatuko du, batzuetan laburragoa izango da eta beste batzuetan luzeagoa. Saioek aurrera egiten duten einean, ipuinen kontaketa kolektibizatu egingo du eta ipuinak denon artean kontatuko dituzte. Horretarako, sormena lantzeko jolas eta dinamikak planteatuko ditu.

Elkarrekin ipuin berriak sortuko ditugu, daudenak moldatuko ditugu eta istorio ezberdinekin gozatu eta jolastuko dugu.

Saioen bukeran ipuinaren muina lantzeko jolas edo eskulan txiki bat egingo da. Adibidez, ipuina etxean kontatzeko titere propioen sorkuntza egingo da.

Haurrek aukera izango dute, euskara lantzeko eta beraien mundu txikia azaleratzeko.



HEZITZAILEA

MIRIKI

Eskualdeko ipuin kontalaria da Miriki. Urte asko daramatza plaza ezberdinetan ipuinak kontatzen zein haurrentzako ikuskizunak egiten,

Asialdiaz maitemindu egin zen 17 urte zituela eta hor bizitako esperientziek aukera eman zioten oholtzetara salto egiteko eta ipuinak kontatzen hasteko.

Oholtzetara salto egin eta segituan hasi zen formatzen. Hainbat formakuntza jaso ditu bai Clown munduan, zein ipuinen kontaketan. Azken formakuntza Beatriz Montero ipuin kontalari ezagunarekin egin zuen, bere teknika landuz. Hala ere, bere formakuntzarik nabarmenena jardunean izan du, hau da, bidea egiten joan da garatzen ipuinak kontatzeko modua.

Plazetan bera ikusteko aukera izan duzuenok ikusiko zenuten, pasioz bizi duela kontatzen duena eta pasio hori haurrei transmititzeko gai dela.

INFORMAZIO PRAKTIKOA


Ordutegia

Astelehenero, 17:15-18:15.  

Irailak 30etik ekainaren 16ra


Matrikulazioa

Plazaren erreserba egiteko, hilabete bateko kuota ordaindu beharko da, izena ematearekiko konpromisoa bermatzeko.


Prezioa

Prezio orokorra: 20€/ hilabete.

Bazkideak (Aiaraldea Ekintzen Faktorian): 15€/hilabete.

Ekonomikoki prekarioa (langabeak, ikasleak, errenta zailtasunak dituztenentzat:  15€/ hilabete.


Norentzat

2022an jaioetatik 2016en jaioetara


Oharrak

*  Toki kopurua: 10-13, giro lasai batean sortzeko. Inskripzioa plaza kopurua baino gehiagok osatuz gero, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat.
** Ikasturte osorako eskola izango da (irailaren 30etik ekainaren 16ra ). Ordainketa hilabetero edo ordainketa bakarrean egin daiteke. Txartelaz, diruz edo helbideratez egin daiteke ordainketa.
*** Baja emateko hilabete bateko aurrerapenarekin abisatu beharko da.
**** Prezioa ikasturte guztirako kalkulatua dago, beraz, ez da saioka kobratuko. Hilabete horretako saio kopuruak ez dira kontuan hartuko.
***** Egutegia, eskola egutegiaren arabera antolatuko da.


Zalantzak argitzeko:

kokoriko@aiaraldea.eus

722 22 75 32 (Aritz)

Date & Time
astelehena
2024(e)ko irailaren 30(a)
15:30 17:30 Etc/GMT+1
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.