HITZAURREA
HITZAURREA

Ibilbide kulturala · soinu-esperientzia
ARTE HARTZE ZIKLOA
·
🗓️ DATA/ORDUA:
28, domeka/ 12:00
📍 LEKUA:
Amurrioko kultur etxean
🎫 Jarduera libre eta doakoa /Sarrera *Esperientziaz gozatzeko mugikorra ekarri.
INFORMAZIO GEHIAGO
Hitzaurrea soinu-esperientzia bat da, mundu digitala eta mundu analogikoa uztartzen dituena. Mugikorra eskuetan hartu eta entzungailuak jantzi ondoren, parte-hartzaileari etxetik herriko kaleetara ateratzeko
gonbita egingo zaio. Nork bere herriko kaleak modu desberdin batean ibiltzeko, entzuteko eta sentitzeko balio duen esperientzia bat da, norberak hartzen dituen erabakien arabera, leku batera edo bestera
eramango duena.
Mundu digitalean habiratuko istorio hau hainbat ataletan banatuta dago eta istorioaren euskarri nagusia soinua da (ahotsa, zarata, soinuak...). Funtsean, etorkizunari eskainitako begirada ez-distopiko bat da,
teknologia darabilena gizakiaz eta haren inguruneaz (etxeaz eta herriaz) jarduteko.
Teknologiaren bidez, publikoa erdigunean jarri eta protagonista bihurtzen duen abangoardiazko esperientzia bat da hau. Hitzaurrean teknologia erabiltzen da gauzak elkarrekin egin ahal izateko, kalera irteteko, inguru
hurbila esploratzeko (ez isolatzeko) eta arreta gure inguru hurbiletik arreta-gune globaletara bideratzeko.
Esperientzia honek Loraldiaren Sorkuntza Digitalerako Beka irabazi du, eta Euskal Herriko arte bizien eremuan parekorik ez duen obra bat da.
ZUZENDARITZA eta DRAMATURGIA: Mikel Ayllon
EKOIZPENA eta GARAPENA:Piszifaktoria Ideien Laborategia eta Fikzio Fabrika
AHOTSAK: Miren Onaindia, Eneko Olazabal, Amaia Dehesa, Xabi Landabidea,
Aitziber Onaindia, Iholdi Beristain, Irati Agirreazkuenaga, Mikel Ayllon eta Nerea izeneko ahots sintetikoa.
KANTUAN:Iholdi Beristain eta Inun
SOINU-DISEINUA eta JATORRIZKO MUSIKA: Ibon Aguirre - Audiogela
GARAPEN TEKNOLOGIKOA: Talaios Koop.
LAGUNTZA: Loraldia (Sorkuntza Digitalerako Beka)

PISZIFAKTORIA IDEIEN LABORATEGIA
Artearen diziplina desberdinetan aritzen diren bi artistak (Igor Arzuagak eta Mikel Ayllonek) 2015ean sorturiko esperimentazio taldea da PISZIFAKTORIA. Hain zuzen ere, artearen adierazpide desberdinen arteko mugak ikertzea eta begiratzeko, esateko eta adierazteko modu berriak bilatzea dira gure laborategian prestatzen ditugun edabeen helburua. Bidean konplize asko aurkitu ditugu, eta 2020an Irati Agirreazkuenaga batu zitzaigun arraintxoen laborategira.
Piszifaktoria Ideien laborategia
☎️ HARREMANETARAKO
Telefono zenbakia edo bestelako informazioa hemen.
Zein ordutan erantzungo diren deiak edo mezuak behar izan ezkero.
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..